EUROPAKO TXAPELKETARAKO ABONUAK SALGAI
Eskubaloia

EUROPAKO TXAPELKETARAKO ABONUAK SALGAI

Bidasoak urriaren 25ean hasiko du Europako ibilbidea eta dagoeneko klubak abonuen eta sarreren salmenta jarri ditu eskuragarri

Bidasoak urriaren 25ean hasiko du Europako Txapelketako Multzo Fasea Artalekun. Lehen jardunaldi honetan Portugalgo Aguas Santas Milaneza taldea jasoko du talde irundarrak eta ondotik, Füsche Berlin, Eurofarm Pelister, Motor Zaporozhye eta Skanderborg-Aarhus taldeen txanda izanen da.

EHF-k Multzo Faseko hamar jardunaldien data zehaztu du dagoeneko eta Bidasoak ere partida hauek ikusteko abonu eta sarreren salmenta eskuragarri jarri ditu. Klubetik aipatu dutenez, bazkideek abantaila izanen dute abonu hauen prezioan. Hain zuzen ere, Helduen Europako abonuak (26-64 urte) 45 euroko kostua izanen du, Europa Senior abonuak (>65 urte) eta Europa Junior abonuak (19-25 urte) 30 euro, Europa Gazteen abonuak (15-18 urte) 25 euro, Europa Haur abonuak (<14 urte) 7 euro eta azkenik, Europa Familiarra abonua (bi heldu eta 14 urte arteko bi adingabe) 70 euro.

Abonuen salmenta atzotik urriaren 18ra bitarte dago irekita, eta bazkideek lehentasuna izanen dute Artalekun jokatuko diren bost jardunaldietarako sarrerak erosteko. Horretarako, klubetik jakinarazi dutenez, “Bazkide-gunean" sartu beharko da eta "22/23 Europako Abonu Erreserba”-n klikatu. Behin ordainketa eginda, baieztapena jasoko dute euren posta elektronikoan. Bertan jasoko den papera ez da abonua izanen, klubetik erran dutenez, sarrerak neurketaren data hurbiltzen den heinean jasoko dituzte beraien aplikazioan.

Sarrerak egun solteetarako ere erosteko aukera izanen dute Bidasoako bazkideek eta hauen prezioa 11 eurokoa izanen da neurketako. Sarrera hauek urriaren 20tik aurrera erosi ahal izanen dira.

Internet bidez erosteko zailtasunak dituzten bazkideek ere Artalekuko bulegoetan sarrerak eskuratu ahal izanen dituzte, ohiko ordutegian (10:30etik 13:00etara eta 15:30etik 18:30era).

Lagun batentzat abonu berezia

Berrikuntza moduan, Bidasoak aukera emanen die bazkideei euren lagunentzat abonu berezi bat erosteko. Bazkide bakoitzak abonu berezi bat eskuratu ahal izanen du, gehienez, eta beraien abonua erosten dutenean izanen dute hori egiteko aukera. Lagunari bazkide horrek duen eserlekutik hurbilen geratzen den eserleku librea egokituko zaio.

Sarreren salmenta orokorra

Bazkide ez direnek ere Europako Txapelketako neurketez gozatzeko aukera izanen dute. Hauek ere bi aukera izanen dituzte, bost jardunaldietarako abonua erosi (20 eta 75 euro artean) edo sarrera solteak erosi (5 eta 18 euro artean). Abonuak urriaren 19tik aitzinera jarriko dira salgai. Sarrera solteak nahi dituztenek berriz, partida bakoitzaren aurretik erosi beharko dituzte. Horrela, Aguas Santas Milanezaren aurkako neurketarako sarrerak urriaren 21an jarriko dira salgai. 

(Argazkia: Arrate Morales)

BIDASOA IRUNEK EUROPAKO IBILBIDEARI BERREKINEN DIO HELDU DEN DENBORALDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNEK EUROPAKO IBILBIDEARI BERREKINEN DIO HELDU DEN DENBORALDIAN

Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen

Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...

EÑAUT URUÑUELA DA CD BIDASOAREN EMAKUMEEN ARLOAREN KOORDINATZAILE BERRIA
Eskubaloia

EÑAUT URUÑUELA DA CD BIDASOAREN EMAKUMEEN ARLOAREN KOORDINATZAILE BERRIA

Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak

C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...

BIDASOAK EZIN IZAN ZUEN BADA HUESCA GARAITU
Eskubaloia

BIDASOAK EZIN IZAN ZUEN BADA HUESCA GARAITU

Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen

Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORTZEA LORTZEKO AUKERA DUGU ETA APROBETXATU BEHAR DUGU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORTZEA LORTZEKO AUKERA DUGU ETA APROBETXATU BEHAR DUGU”

Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko

Bidasoa Irunek Huesca...

BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA
Eskubaloia

BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA

34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun

Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN

Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak

Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika