Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
28 Urr, 2022
Bidasoak Anaitasuna jasoko du etxean bihar, arratsaldeko 19:00etan
Astearteko garaipenaren ondotik, Bidasoak euskal derbiari aurre egin beharko dio asteburu honetan. ASOBAL Ligari segida emateko, talde irundarrak Anaitasuna jasoko du Artalekun. Bi talde hauen arteko derbia beti da berezia bi aldeko zaleentzat eta beraz, giro horrekin Bidasoa iruindarrei aurre egiten saiatuko da. Partidua bihar (urriak 29) jokatuko da, arratsaldeko 19:00etatik aitzinera.
Jacobo Cuetarak aipatu duenez, Anaitasuna “talde ona da. Derbi hau beti izaten da oso parekatua. Aurten gugandik puntu bakarrera dago eta neurketa oso parekatuak jokatu ditu orain arte. Gainera, azken urteetan sailkapenean goiko postuetan dauden taldeen kontra hobeki aritzen da eta oso arriskutsua izan daiteke”.
Biharko neurketan garaipena eskuratzeko gakoa, “partzialetan” dagoela azpimarratu du Cuetarak: “Partzial desberdin asko izaten ahal dituen partidua izan daiteke, urduritasun handiarekin. Horregatik, errenta zabalak eskuratu beharko ditugu eta horiek, egon daitezkeen egoera zailetan, mantendu”. Horrez gain, Artalekuren babesa ere garrantzizkoa izan daitekeela onartu du prestatzaileak: “Etxean oso lehiakorrak izaten ari gara eta horrela jarraitu behar dugu. Artaleku oso garrantzitsua izaten ari da, asko laguntzen ari gaitu eta horrelako neurketa parekatu batean ere gakoa izan daiteke”.
Logroñoren aurkako porrotaren ostean, Bidasoa atsekabetuta geratu bazen ere, horri buelta emateko gaitasuna erakutsi zuen pasa den asteartean. “Porrot baten ondotik, erantzuna dator eta horrela izan da. Oso garrantzitsua da hori egiten jakitea, talde handiek egiten baitute hori”, adierazi du Cuetarak.
Hala ere, astearteko esfortzua oraindu dute jokalariek eta bihar zein kantxaratuko diren oraindik zalantzan dago. Izan ere, zenbait jokalari minez ernatu ziren hurrengo egunean. Horietako bat Tao Gey-Emparan da, Salinasen bajari gehituko zaiona. Bertzeak, Ugarte eta Rodriguez barne, gaurko entrenamenduaren zain egongo dira deialdian sartuko diren edo ez ziurtatzeko.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...