EUSKAL HERRIKO ITZULIKO 4. ETAPA HONDARRIBIAN BUKATUKO DA

Euskal Herriko Itzuliaren edizio berriaK Bidasoaldeko bi mendate igaroko ditu aurten: Jaizkibel eta Erlaitz.

Bidasoaldea aurtengo Euskal Herriko Itzulian protagonismo handia izango du; izan ere, antolakuntzak lasterketaren ibilbide ofiziala aditzera eman du eta Gasteiztik hasiko den laugarren etapak, Hondarribian izango du amaiera. Hain zuzen ere, Euskal Herriko Itzulian arituko diren txirrindulariek Bidasoaldeko Jaizkibel eta Erlaitz mendateak igo beharko dituzte.

Hondarribin bukatuko den etapa lasterketako luzeena izango da; zehazki, 189,1km egingo dituzte txirrindulariek eta helmuga Hondarribiko hondartzaren parean izango da. Antolatzaileek adierazi dutenez, “etaparik luzeenak amaiera zorrotza izango du, Jaizkibeleko eta Erlaitzeko tartean izango dituena”.

Esan bezala, apirilaren 5a eta 10a bitarte lehiatuko den gizonezkoen Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidea jakinarazi dute gaur. Lasterketa Bilbon hasiko da erlojupekoarekin eta Arrateko gain mitikoan amaituko da. Gainontzeko etapa amaierak, Sestaon, Laudion, Hondarribian eta Ondarroan izango dira. Txirrindulari onenak Euskal Herriko Itzulian parte hartzekoak dira; besteak beste, Pogacar, Roglic, Carapaz, Higuita, Mikel Landa, Pello Bilbao edota Ion Izagirreren presentzia, egun, bermatuta dago.

Nafarroa gabeko itzulia izango da. 

Egoerak baldintzatuta eta kutsatze arriskua txikitze aldera, Euskal Herriko Itzuliko edizio berria ez da Nafarroatik igaroko. Antolatzaileen arabera, “une zailak bezain konplexuak pairatzen ari gara mundu osoan; horregatik, aurtengo ibilbidearen xedea, ahal den neurrian, pertsonen mugimenduak ekiditea izan da”.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika