EUSKAL HERRIKO ZORTZINAKAKO TXAPELKETA EZPELETAN HASIKO DA

Bi hilabetez luzatuko da lehiaketa eta bertan erabakiko da zein tiralarik ordezkatuko duten Euskal Herria 2024ko Munduko Txapelketan

Nafarroako txapelketa bukatuta, Euskal Herriko zortzinakako Goma Gaineko Txapelketari hasiera emanen diote asteburuan, Ezpeletan, gizonezkoen 680 kiloko kategoriako finalarekin. Lehiaketaren lehen txapela banatuko da bertan, eta 2024ko Suediako Munduko Txapelketako Euskal Herriko lehen ordezkariak ere erabakiko dira orduan. Igandean, azaroaren 26an, lehiatuko dira goizeko 11:30ean.

Ezpeletan abiatuko da aurten Euskal Herriko 8x8 Goma Gaineko Txapelketa. Abenduan eta urtarrilean jokatuko dira txapel guztiak eta lehena gizonezkoen 680 kiloko kategoriakoa izanen da. Jardunaldi bakarrean erabakiko da irabazlea eta bertan lehian zazpi talde egonen dira: Abadiño, Amaiur A, Beti Gazte, Ibarra, Ñapurrak, Zuraide A eta Zuraide B. Irabazleak gainera, Euskal Herria ordezkatuko du maila berean otsailean ospatuko den Munduko Txapelketan. Pasa den denboraldian, Lesakako Beti Gazte izan zen txapel honen irabazlea.

Honen ondotik, kategoria guztien lehiak etorriko dira hurrenez hurren. Abenduaren 3an, bertzeak bertze, Amaiurren ospatuko da emakumeen 540 kiloko lehen jardunaldia, baita gizonezkoen 640 kiloko lehen jardunaldia ere. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika