EUSKO LABEL ETA EUSKOTREN LIGEK EGUTEGIA PREST DUTE
Arrauna

EUSKO LABEL ETA EUSKOTREN LIGEK EGUTEGIA PREST DUTE

Berrikuntza gisa, 20 jardunaldi eta hiru asteburutan Galizia bisitatuko dute arraunaren maila gorenean dabiltzan ontziek. Euskotren Liga A Coruñan hasi eta 12 estropadaren ondoren, Zarautzen bukatuko da.

Gaur goizean Bilbon egindako batzarrean, TKE ligako bazkideek Eusko Label eta Euskotren Ligen edizio berriko egutegia adostu dute. A Coruñako uretan ekingo diote gizonezkoen 12 eta emakumezkoen 4 traineruek 2021eko denboraldiari. Gizonezkoen kasuan, irailaren 19an Portugaleteko estropada izango da azkena jokoan jartzen; emakumezkoetan, aldiz, Zarauzko Ikurriñaren bigarren jardunaldiaren ostean, abuztuaren 15ean, jakingo dugu nor izango txapelduna. Erlujopeko modalitatean estropada bakarra jokatuko da, uztailaren 25ean Bilbon.

Berritasunak badaude; izan ere, lehen aldiz, TKE ligako hiru asteburu Galiziako uretan jokatuko dira: lehena, Coruñan; bigarrena, Rianxo eta Boiron; eta hirugarrena, Ares eta Moañan. Horretaz gain, badira bi berritasun gehiago. Aurtengo Eusko Label Ligak 18 jardunaldi izan beharrean, 20 izango ditu. Abuztuan jokoan jarri ohi den Espainiako Txapelketako asteburuan ere Eusko Label Ligako estropada jokatuko da.

Euskotren Ligari dagokionez, A Coruñan hasiera eta Zarautzen bukaera izango du. Aurreko edizioen antzera, denboraldia lehen hiru postuetan bukatzen duten ontziek datorren urterako plaza mantenduko dute eta laugarrenak Bermeon eta Portugaleteko playoffean, ETE Liga eta Galiziako Ligako onenen aurka azken plazarengatik borrokatuko du. Orotara, 12 jardunaldi izango dira emakumezkoen ontziek leihatuko dituztenak.

Hondarribiko Arraun Elkarteari dagokionez, Hondarribiko XXXIV. Bandera Mapfre Saria abuztuaren 22an, igandean, jokatuko da. Asteburu horretan, larunbatean, Ondarroako uretan lehiatuko dira.

Egutegia 


SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU
Arrauna

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU

Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak

Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK
Arrauna

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK

Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan

Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK
Arrauna

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK

9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak

Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika