Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
07 Ira, 2022
2018an sortu zen enpresa eta sei langilerekin hedapen prozesuan dago orain
Excavaciones Arzuagak laguntzaile izateko akordio bat sinatu berri du Real Unionekin. Irungo enpresa gaztea da 2018an sortu zen eta Bidasoa auzoan du egoitza. Sei langile daude bertan lanean orain eta enpresa hedapen prozesuan dago momentu honetan, denboraldi honetarako klub txuribeltzak duen helburuarekin bat eginez.
Aitor Arzuaga enpresako arduradunak Real Unionekin harrema oso erraza izan dela aipatu du: “Enpresa gaztea gara, tartea ireki eta pixkanaka hazten saiatzen ari dena. Hiriko taldearekin elkarlanean aritu nahi genuen, eta proiektua erakargarria iruditu zitzaigun. Lehen kontaktua egin genuenetik dena oso erraza izan da. Elkarrekin lan egingo dugu akordio hau iraunkorra izan dadin”.
Oscar Galan Real Unioneko kontseilariak ere enpresa gazteak beraien proiektura batzearen garrantzia azpimarratu du: “Denboraldi berri honetan ikusten ari gara enpresa ezberdinak gurekin harremanetan jartzen ari direla, proiektuarekiko interesa agertuz. Beti esan dugu elkarrekin indartsuagoak izango garela eta urrunago iritsiko garela, eta horregatik gustatzen zaigu firma berriak Real Unionen sartzea”.
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...