EXTREMADURAK REAL UNION GARAITU ZUEN STADIUM GALEN
Futbola

EXTREMADURAK REAL UNION GARAITU ZUEN STADIUM GALEN

Irundarrek 0-1eko markagailuarekin galdu zuten Extremaduran aurka jokatutako partidua

Real Unionek Extremadura taldea jaso zuen atzo Stadium Galen, urteko lehen neurketa jokatzeko asmoarekin. Extremadurakoak klubeko barne arazoak gaindituta iritsi ziren Irunera, eta arrakastarekin amaitu zuten gorabeheraz betetako astea. Irundarrek, lan ona eginda baina bere afizioaren animorik gabe, 0-1eko markagailuarekin galdu zuten neurketa.

Arratsaldeko 19etan eman zioten hasiera Irungo zelaian denboraldiko bigarren zati honen lehendabiziko partiduari. Real Unionek, bai lehendabiziko zatian eta baita bigarrenean ere, aukera andana izan zituen gola sartzeko, baina ezinezkoa izan zitzaion horiek errematatzea. Irundarrek lan oso ona egin zuten arren, Extremadurako atezainaren geldiketak ere azpimarratzekoak izan ziren.

Bigarren zatian berriz, kanpoko taldearen alde okertu zen markagailua eta partidua behin betiko erabakita geratu zen bertan. 58. minutuan Assane jokalariak baloia sarean sartzea lortu zuen, 0-1ekoa eskuratuz. Real Unionentzat kolpe izugarria izan zen hau eta berdintzeko aukera izan bazuen ere, 67. minutuan Gexan Elosegik buruz jaurtitako korner batekin, berriro ere Espinosa atezainak gola ekidin zuen.

Aitor Zulaika entrenatzaileak partiduaren ondorengo prentsaurrekoan neurketaren balorazioa egin zuen: “Talaveran irabazi genuen, astebeteko atsedena izan genuen eta gero, bi astez bikain entrenatu dugu, baina gaur dena kontran joan zaigu. Lehenengo zatian hegaletik sakontasuna falta izan zaigu. Bigarren zatian oso ondo atera gara, baina 58. minutuan gola sartu digute”.

Honez gain, Stadium Galen sortutako giroa ere aipatu zuen, izan ere South Side taldeak, Extremadurarekin elkartasuna adierazteko, Real Union ez animatzeko erabakia hartu zuen: “Oso giro desatsegina bizi izan dugu futbolean aritzeko. Hankak lurrean jarri behar ditugu, onartu behar dugu nondik gatozen eta nora joan behar garen. Nire jokalariek inor baino hobeto entrenatu dute azken hamabost egunetan eta ez dute merezi gaur zelaian bizi izan dutena”.

Real Unionek urteko lehendabiziko porrota eta gero, hurrengo asteburuan atsedenaldia izango du. Hemendik bi astetara berriz, Leonen jokatuko dute denboraldiko hemeretzigarren jardunaldia bertako taldearen aurka.

(Argazkia: Haimar Marcos)

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika