05 Ots, 2017
AMOREBIETA: Villanueva, Olaortua, Baqué, Rubén, Méndez, Javi Moreno, Mikel álvaro (Fiddes, 77'), Adrien Goñi (Javi Rodríguez, 91'), Orbegozo (Ibrahima, 24'), Muniozguren, Seguín.
REAL UNION: Tena, Gorosabel (Arriaga, 86'), Aimar (Escoruela, 58'), Martíns, Ekhi, Esnaola, Mujika, Estrada, Galán, Juan Domínguez (Ozkoidi, 49'), Thaylor.
GOLAK: 1-0: Baqué (17'). 2-0: Olaortua (54'). 3-0: Adrien Goñi (68'); 3-1: Martins (84').
EPAILEA: Lou Ballano. Txartel horiak: Amorebietako Rubén, Mediavilla, Ibrahima (x2). Real Unioneko Tena, Ekhi eta Esnaola.
Atzera pausoa eman du Real Unionek, Zornotzako Urritxen galduta. Jaitsiera postuetan dago Amorebieta, eta lau jardunaldi zeramatzan irabazi gabe. Txuribeltzen aurka, ordea, jaun eta jabe izan da. Ahul ibili dira irundarrak defentsan, eta hiru gol jaso dituzte. Horietatik bi, geldikako jokaldietan. 17.minutuan sartu du lehena Baquék, buruz, korner batean. Real Unionek beste ordu laurden behar izan du suspertzeko, lehen zatiaren amaieran izan baititu abagunerik onenak. Bigarrenaren hasieran, ordea, bigarren gola jaso du, falta baten errematean. Desabantailari buelta emateko, gehiago arriskatu behar izan dute txuribeltzek, eta hirugarren gol erabakigarria jaso dute kontraerasoan. Mikel Martinsek markagailua apaindu besterik ez du egin, falta jaurtiketa batean sartutako golarekin.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...