FRAN JUSTO: “AZKEN SAIAKERA BAT GELDITZEN ZAIGU ETA DENA EMAN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “AZKEN SAIAKERA BAT GELDITZEN ZAIGU ETA DENA EMAN BEHAR DUGU”

Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia

Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan emanen diote bukaera aurtengo denboraldiari. Real Unionen kasuan, erronka gogor bat izanen du asteburuan, maila mantentzeko izanen duen azken aukeran. Deportivo de la Coruña taldea bisitatzea egokitzen zaio, mailako txapelduna dena dagoeneko. Partidu zaila izanen dela badakite, baina borrokatzen saiatuko dira denboraldiko helburua lortzeko. Neurketa larunbatean ospatuko da, maiatzaren 25ean, 19:00etan.

Fran Justo entrenatzailearen erranetan, larunbateko partidua denboraldiko “garrantzitsuena” izanen da, “definitiboa” baita eta talde txuribeltzarentzat azken aukera maila mantentzeko. Pasa den jardunaldiko garaipenaren ondotik, “errealitatera buelta” egin behar izan du taldeak eta azken partidu honi begiratu. “Dena jokoan dugu eta horren bila joan behar gara”, aitortu du Justok.

Azken jardunaldietan emaitza arraroak eman daitezkeela dio entrenatzaileak, baina argi du bakoitzak bere lana egin behar duela: “Futbolak erakutsi digu guk gure lana egin behar dugula. Irabaziz gero, helburutik hurbilago gaude eta horren bila joan behar gara. Puntu bat behar dugu eta hori lortuta, ez gara bertzeei begira egon beharko. Ezin ditugu aurkariak kontrolatu, baina bai guk egindakoa. Jokalariek badakite zer dugun jokoan, badakite azken esfortzua izanen dela eta arduratsuak dira”.

Ligako txapelduna bisitatuko dute azken jardunaldi honetan, eskenatoki zail batean, eta Deportivok eta zaleek garaipena ospatuko duten egunean. “Zaila izanen da”, onartu du Justok, baina aldi berean, “ilusionagarria” dela ere erran du. “Deportivok zale hoberenak dițu, baita jokalari onenak ere. Ez dizkigu gauzak erraz jarriko eta guk jokoa gure alde jartzen saiatu behar gara”, gaineratu du.

Ivan Perez eta Marcos Luna ezingo dira bertan egon, txartelengatik, eta Alain Oyarzunek ere ezingo du azken jardunaldia jokatu orkatila mindua duelako. Hala ere, entrenatzaileak argitu duenez, “ahal dugun guztiak egon behar dugula badakigu, azken esfortzua da eta dena eman behar dugu”. 

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

REAL UNIONEK FUTBOL CAMPUSA ANTOLATU DU UZTAILERAKO
Futbola

REAL UNIONEK FUTBOL CAMPUSA ANTOLATU DU UZTAILERAKO

Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte

Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...

GALLARDOK IRABAZI DU REAL UNIONEN III. ENPRESEN TXAPELKETA
Futbola

GALLARDOK IRABAZI DU REAL UNIONEN III. ENPRESEN TXAPELKETA

Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak

Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika