10 Aza, 2023
Deportivori gainditu ondotik, Real Unionen hurrengo erronka Cornellàren kontra joko ona erakustea izanen da
Oraindik ere pasa den igandeko garaipena dute gogoan Real Unionekoek, batez ere astean zehar egindako lanean nabaritzen dute hori, lasaitasun berezia somatzen delako jokalari eta teknikarien artean. Hala ere, astelehena hasi ahala Fran Justoren taldea lanean hasi zen bihar (azaroaren 11n) jokatuko duten partidua prestatzen. Cornellà bisitatuko dute txuribeltzek, Dani Jarque instalakuntzetan, 17:00etan.
Real Union “konfiantzaz” dago pasa den igandean Deporri garaitu ondotik, Fran Justok onartu duen moduan. Hala ere, “exijentzia maila” bera da larunbat honetan jokatuko dute partidua prestatzeko garaian. Astelehenetik Cornellàn pentsatzen egon da taldea eta haien zelaian “partidua ona egin” egin behar dutela. Bertze hiru puntu eskuratu nahi dituzte bihar Bartzelonan eta helburu horrekin buruan egon dira lanean astean zehar.
Cornellàren kontrako partidua “erronka” bat dela jakinarazi du Justok eta txuribeltzentzat “pausu bat aitzinera emateko momentua” izanen dela. Aurkaria “ongi antolatutako taldea da, indartsua eta oso fisikoa”, entrenatzaileak aipatu duenez, eta gaineratu du “aunitz estutzen” duela. Neurketa zaila izanen da beraz, baina “maila honetan bertze guztiak diren moduan”. Izan ere, “kategoria honek maila handia du, eta talde guztiak indartsuak dira eta puntuak irabazteko baliabideak dituzte”.
Honen aitzinean, Bartzelonan puntuak batu behar ditu Real Unionek “lehen itzuliko helburuak betetzeko”, Justok onartu duenez: “Erronka bat izanen dugu bihar eta espero dut taldea gai izatea etxetik kanpo nahi dugun jokoa zelairatzeko. Zaila da, baina gure betebeharra da epe laburrean hobetzeko”. Beraz, biharko helburu nagusia “ongi lehiatzea izanen da”, prestatzailearen hitzetan, eta “aitzinera pausu bat ematea”.
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...
Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte
Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...
Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak
Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...
Real Unionek bi jokalariei eskerrak eman dizkie denboraldi hauetan erakutsi duten profesionaltasunagatik
Real Unionek jakinarazi duenez, Antonio...
Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...