FRAN JUSTO: “ERRONKA ZAILA DA BAINA PREST NAGO”
Futbola

FRAN JUSTO: “ERRONKA ZAILA DA BAINA PREST NAGO”

Entrenatzaile galiziarra bueltan da Galen eta Cornellari aurre egiteko beharreko kirol prestaketak, baita emozionalak ere, egiten ari da Real Unionekin

Real Unionek Cornella jasoko du bihar, apirilaren 6an, Galen 20:00etan. Iñigo Idiakez kanporatu ondotik, denboraldi hasierako entrenatzailea bueltatu da lehen taldea zuzentzera. Fran Justok erronka garrantzitsua du esku artean, baina prest dagoela adierazi du prentsaren aitzinean. Talde txuribeltzak garaipenak behar ditu eta hori lortzera aterako da etxeko zelaira bihar.

Atzo, apirilaren 4an, ailegatu zen Fran Justo Galera eta lehen entrenamendua ere atzo zuzendu zuen, lau hilabeteren ondotik. Iñigo Idiakez kanporatu ondotik, berriz ere bera da lehen taldea gidatuko duena eta maila eusteko helburuari parez pare begiratu beharko diona. “Erronka zaila bada ere, sentsazio onak ditut. Konfiantza dut jokalariengan, baita zaleengan ere, eta errelitateari aitzin eginen diogu. Konpromiso bat dut babestu nauten guztiekin eta erronka honi aurre egin behar diot, entrenatzaile moduan ahal dudana eskainiz eta, zaila bada ere, posible dela jakinaz. Pasatzen dena pasatzen dela ere, denboraldi bukaeran entrenatzaile hobea izanen naiz horrela”.

Lehen entrenamendutik jokalariekin aunitz solastatu dela adierazi du Justok, “ahalik eta informazio gehien biltzeko eta gure ideak bertan txertatzeko”. Honen ondotik, argi du bihartik aitzinera Real Union talde “anbiziotsua eta konprometituta” izanen dela ziurtatu du, azken txanpako bide motz honetan, baina bukaeran “sari handia” izanen duena.

Cornella “ongi lehiatzen ari den taldea” dela jakinarazi du galiziarrak eta biharkoa “neurketa parekatua” izanen dela. Garrantzitsuena Real Uniongo jokalariek “aurrera pausu bat ematea izanen da”, entrenatzailearen iritzian. Denbora gutti izan dute biharko neurketa prestatzeko, baina hori ez dela “aitzakia” azpimarratu du prestatzaileak. Fran Justok konfiantza du bere jokalariengan eta horregatik, kirol prestaketaren gainetik, emozionala ere landu du beraiekin. Biharkoa aukera berri bat da taldearentzat eta “beldurrik gabe” begiratu behar diote erronkari, elkarrekin, aitzinera egiteko. 

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika