15 Ira, 2023
Fran Justo bisitari moduan joanen da asteburu honetan Espiñedora, orain arte bere etxea izan den zelaira
Real Unionek denboraldiko laugarren jardunaldia jokatuko du asteburu honetan, etxetik kanpo. Hain zuzen ere, Arenteiro bisitatuko dute bihar (irailaren 16an), 19:30ean, orain arte Fran Justoren taldea izan dena. Entrenatzailea bisitari moduan iritsiko da bere etxera, bai futbolari dagokionez, baita pertsonalki ere, bertan sortua baita Justo. Ongi ezagutzen du aurkaria eta zelaia eta beraz, hori aprobetxatuta, ahalik eta puntu gehien batzea izanen da bere helburua.
Fran Justoren sorlekura bidaia eginen du Real Unionen asteburu honetan. Arenteiro izan da orain arte entrenatzailearen etxea, eta bihar aurkari moduan ailegatuko da bertara. Justok ongi ezagutzen du Arenteiro, baita Espiñedon aritzea zaila dela ere: “Bere indarguneak ongi ezagutzen ditut, eta badakit zaila dela Espiñedon jokatzea. Giro ederra egoten da harmailetan eta asko exijituko dute”.
Arenteiro ere sasoi onean dagoela erran du entrenatzaileak eta “bertute asko” dituela. Horiei guztiei aurre egiteko beraz, Real Unionen “talde lehiakorra” izan behar dela argi dute, eta “kontzentratuta jokatzea” gakoa izanen da. “Ezin dugu akatsik egin, erabaki onak hartu behar ditugu, eta sentsazio onak lortu”, gaineratu du. Horrela, errazagoa izanen da talde txuribeltzarentzat etxetik kanpo puntuak batzea, hori baita biharko helburu nagusia.
(Argazkia: Aimar Lasa)
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...