FRAN JUSTO: “EXIJENTEAK IZAN BEHAR GARA, KONZENTRATUTA EGON ETA IRABAZTEKO ANBIZIOA EDUKI”
Futbola

FRAN JUSTO: “EXIJENTEAK IZAN BEHAR GARA, KONZENTRATUTA EGON ETA IRABAZTEKO ANBIZIOA EDUKI”

Real Unionek Ponferradina jasoko du igandean (urriaren 22an) Galen, oraindik partidurik galdu ez duen taldea hain zuzen

Real Unionek denboraldiko bederatzigarren partidua jokatuko du asteburu honetan Galen. Hain zuzen ere, igandean (urriaren 22an) ospatuko du Ponferradinaren kontrako neurketa, 16:00etatik aitzinera. Aurkaria jardunaldirik galdu gabe etorriko da Irunera eta beraz, maila altua eman beharko dute etxekoek puntuak Galen gelditzeko.

“Igoeragatik borrokan egonen den taldeetako bat etorriko dela badakigu”, aipatu du gaur goizeko prentsaurrekoan Fran Justok, Real Uniongo entrenatzaileak. Hain zuzen ere, bere taldeak Ponferradina jasoko du igande honetan Galen, sailkapeneko bigarren postuan kokatutako dagoena, eta oraindik ere partidurik galdu ez duena. Hala ere, txuribeltzak euren zelaian indarra egiteko gai izan dira denboraldi hasiera honetan, eta hortaz ere jabetu da aurkaria.

“Xehetasun txikietan” erabakiko den partidua izanen dela ere aitzindu du Justok. “Partidu polit eta borrokatu bat” izanen dela gaineratu du. Puntu bakarreko aldea dute bi taldeek sailkapenean, baina horrek ez du beldurtzen talde txuribeltza: “Puntuazioa garrantzitsua da, baina postuak aldakorrak dira. Bide onean gaudela erraten digute ratioek eta horri begira egonen gara. Oraingo honetan, neurketa on bat egiten saiatuko gara gure zaleei futbolaz gozatzeko arratsalde polit bat eskaintzeko asmoarekin”.

Aurkariaren jokoa ikusi beharrean, Real Union bere lanean zentratuta dago. Fran Justok erran duen bezala, “garrantzitsuena irabazteko puntuan gaudela erakustea da. Guk eman dezakegun mailak kezkatzen nau gehiago, honekin, Ponferradinak bere mailarik baxuena ematea ahalbidetuko dugulako”. Igandeko partiduan taldea “konzentratuta, exijentziaz eta anbizioarekin” jokatu behar duela onartu du prestatzaileak, “aurkariari itotzeko helburuarekin”.  

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika