12 Api, 2024
Real Unionek bihar bisitatuko du Sestao River (20:00), zalerik gabe jokatuko den neurketa ospatzeko
Real Unionek, pasa den asteburuko garaipena gogoan, Sestao Riverren kontrako partiduari aitzin eginen dio bihar, apirilaren 13an, 20:00etan. Las Llanas zelaian jokatuko da norgehiagoka, zalerik gabe, bizkaitarrek jaso duten zigorra tarteko. Hala ere, euren onena emanen dutela argi du Fran Justo entrenatzaileak eta bere taldeak ere, hori egin beharko duela hiru puntuak Irunera bueltan ekartzeko.
Cornellaren kontrako garaipena dute oraindik gogoan Real Unioneko jokalari eta teknikariek. Motibazio gisa erabiliko dute oroitzapena biharko partidua prestatzeko, baita Las Llanas zelaian neurketa perfektua egiten saiatzeko ere. Fran Justok aitzindu du Sesto River taldearen kontrako norgehiagoka “oso zaila” izanen dela. Tartean, zalerik gabe jokatuko delako. “Oso ongi lehiatuko dira. Zailtasunei aurre egiteko duten modua ezin hobea da eta guri asko exijituko gaituzte. Gure onena eman beharko dugu eta partidu perfektua egin hiru puntuak eskuratzeko”.
Zaila izanen bada ere, irabaziz gero talde txuribeltzak jasoko duen saria handia izanen da: “Hemendik aitzinera saria eta zailtasuna proportzional izanen dira. Azken zazpi jardunaldiaetan tentsio handia izanen dugu. Zentratuta egon behar gara, partiduak atera eta puntuak batu. Gure bidearen jabeak gara. Jakin behar dugu ze lekutan gauden eta noren kontra arituko garen. Sestaok asko exijituko gaitu eta gu ezin gara despistatu. Horrela, hiru puntuak batuko ditugu”.
Fran Justok prest ikusten ditu jokalariak biharko: “36 puntu ditugu eta mailari eustea baimenduko digun postua bi puntutara dugu. Etorkizunera begiratu beharko dugu eta emaitzak lortu. Horretarako prest ikusten ditut jokalariak. Sestaok bere onena emanen du, baina gu ere ongi gaude. Erregularrak izatea lortzen badugu, gure helburua lortuko dugu”.
Taldean nekea ere nabari dela dio entrenatzaileak. Denboraldiko dakarren “neke kronikoa”, hain zuzen. Edonola ere, azken esfortzua eginen dute jokalari guztiek eta, egoera kontuan hartuta, azken minutura arte lan egin.
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...
Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte
Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...
Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak
Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...
Real Unionek bi jokalariei eskerrak eman dizkie denboraldi hauetan erakutsi duten profesionaltasunagatik
Real Unionek jakinarazi duenez, Antonio...
Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...