“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
19 Api, 2024
Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan
Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu du igande honetan, apirilaren 21ean, etxean, Stadium Galen. Unionistas de Salamanca jasoko du, aurkari zaila izanen dena, baina Fran Justo entrenatzaileak erran duenez, txuribeltzak prest daude garaipena eskuratzeko eta hain beharrezkoak dituen hiru puntuak poltsikoratzeko.
Sestaoren kontrako porrota irentsi ondotik, lanean ibili da Real Union igande honetan izanen duen jardunaldian garaipena eskuratzeko. Gaizki egindako hori ahantzi gabe eta hortik ikasita, Fran Justo entrenatzaileak azpimarratu du taldeak “gehiago egin behar duela, mailak eskatzen duen guztia emateko”. Hori eginda, asteburu honetan, aukera berri bat du Real Unionek Unionistas de Salamanca taldearen kontra hiru puntuak eskuratzeko.
Aurkariaren inguruan, Justok “kategoria honetan meritu gehien duen taldeetako bat etorriko” dela onartu du. “Lan ona egiten ari da eta ongi lehiatzen den taldea da. Adibide bat da guretzat. Indarguneak dituzte eta horiek guttitu behar ditugu guk, horietatik ikasiz. Ongi antolatuak egonen dira eta mehatxatuko gaituzte. Hala ere, guk ere baditugu gure indargunean eta horiek baliatuko ditugu ongi egoteko eta hiru puntuak poltsikoratzeko”, gaineratu du.
Real Unionen aldetik, minduak dauden jokalariak badaudela onartu du entrenatzaileak, baina “gelditzeko denborarik” ez dutela ere argitu du: “Ezin gara gelditu, ezin dugu deus ere gorde. Partidu guztiak finalen modukoak izanen dira eta igande honetan denak elkarrekin egon behar gara”. Zaleei ere Galera gerturatzeko deia egin die, “gurekin batera aitzinera pausu bat emateko eta gu animatzeko”.
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...
Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte
Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...
Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak
Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...