FRAN JUSTO: “MOMENTU NEGATIBOA MOZTU NAHI DUGU ETA BERRIZ ERE GARAIPENAREN BIDEAN SARTU”
Futbola

FRAN JUSTO: “MOMENTU NEGATIBOA MOZTU NAHI DUGU ETA BERRIZ ERE GARAIPENAREN BIDEAN SARTU”

Real Union etxera bueltatuko da igandean (12:00) Tarazonaren kontra denboraldiko zazpigarren jardunaldia jokatzeko

Real Unionek Ligako zazpigarren jardunaldia jokatuko du igande honetan, urriaren 8an, Tarazonaren kontra. Etxean ariko dira berriz ere, Galen, eguerditan eta Fran Justok zaleak animatu nahi izan ditu bertaratzera eta taldea animatzera. Azken bi neurketak galdu ondotik, kolpe latza jaso dute txuribeltzek, eta momentu negatibo horri buelta eman nahi diote garaipen batekin.

Astebete izan du Real Unionek igande honetan jokatuko duen partidua prestatzeko. Beharrezko astea izan dela aipatu du gaur goizeko prentsaurrekoan Fran Justok. Izan ere, entrenatzaileak berak erran duenez, “aste hau behar izan dugu garaipenak eskuratzeko gauza guzti horiek kontuan edukitzeko. Gure lana aztertu dugu, lan egin dugu eta solasteko aukera izan dugu ere. Orain partiduaren momentua ailegatu da eta berriz ere irabazteko aukera dugu”.

Tarazona garaipenik lortu gabe ailegatuko da Galera, baina horrek ez du deus ziurtatzen. Maila honetan neurketa guztiak zailak dira eta horrela jakinarazi du Justok ere: “Tarazonak hazten ari dela erakutsiz du. Bisitari moduan jokatu dituen azken bi partiduetan irabaztetik hagitz hurbil egon da. Neurketak oso parekatuak izan daitezen lortzeko gai da, baita aurkariak deseroso egon daitezen ere. Gauzak argi dituen talde bat da, indartsua eta baliabideekin. Ongi łan egiten ari da eta Galen ere jokoa zailduko du”.

Hala ere, Real Unionek gauza bera eginen duela argitu du entrenatzaileak. “Bere egunik hoberena duen talde bat ikusiko” dela azpimarratu du, hori baita bere ustez garaipena eskuratzeko bidea. “Ezin dugu akatsik egin, eta ezin diogu aurkariari gu mintzeko aukerarik eman. Hortik aitzinera, partidua gure aldera eraman behar dugu. Momentu negatibo hori moztu nahi dugu, eta berriz ere garaipenaren bidean sartu”, gaineratu du.

Bizpahiru jokalari minduta daudela ere onartu du prestatzaileak. Hala ere, oraindik entrenamendu saio bat gelditzen zaio Real Unioni iganderako jokalari guztiak prest dauden edo ez jakiteko.  

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika