FRAN JUSTO: “PASA DEN ASTEKO PORROTA GAINDITU NAHI DUGU ETA MODURIK ONENA ETXEAN EGITEA IZANEN DA”
Futbola

FRAN JUSTO: “PASA DEN ASTEKO PORROTA GAINDITU NAHI DUGU ETA MODURIK ONENA ETXEAN EGITEA IZANEN DA”

Real Unionek bihar (azaroaren 18an) jasoko du Nàstic de Tarragona Galen

Real Unionek pasa den asteko porrota ahantzi eta bertze hiru punturen bila joan nahi du. Horretarako neurketa ezin hobea izanen du bihar, azaroaren 18an, Galen. Nàstic de Tarragona izanen du arerio, 18:00etatik aitzinera.

Goitik behera egin duen taldea izan de Nàstic de Tarragona taldea. Hala ere, Fran Justo entrenatzaileak argi du “ligako faboritoetako bat” dela: “Hobekien lehiatzen den taldeetako bat da eta liga hain parekatua dagoenez, denak pasatzen gara momentu txarretatik. Batzuetan egutegian momentu zailagoak daude, baina nire iritziz Nàstic-ek badituenak baino lau bat puntu gehiago merezi digu”.

Aurkariak “futbolari onak dituela” ere jakinarazi du Justok eta “baloi geldiko jokaldietan hobekin aritzen direnak” direla. Horregatik beragatik, Nàstic-ek Real Unionek bere onena ematea eskatuko dio eta “defentsan eta erasoan akatsak ongi kontrolatzea ere”.

Real Union indartsu dagoela ere argitu nahi izan du entrenatzaileak eta gogoz dagoela etxean aritzeko: “Pasa den asteko porrota gainditu nahi dugu eta modurik onena etxean egitea izanen da”. Astean zehar lan gehigarria egin dutela ere aipatu du: “Lan gehigarria egin dugu aste honetan. Gogoz ginen eta saioak biderkatu ditugu. Azken egun hauetan lan guttiago eginen dugu ahalik eta modu hoberenean biharko partidura ailegatzeko”.

Hirunaka gehitzeko gogoz daude txuribeltzak eta etxean bada, are gehiago. Baja nahiko ere izanen direla azaldu du Justok, baina edonola ere, “hamaika onenak aterako dira zelaira eta ez daudenei aukera emanen diegu berreskuratzeko”. Azkenik, zale guztiak gonbidatu du Galera, 18:00etan, euren taldea animatzera eta futbolaz eta besta giroaz gozatzera. 

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika