FRAN JUSTO: “REAL UNIONEK AHALIK ETA MAILARIK ALTUERA EMATEA BILATU BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “REAL UNIONEK AHALIK ETA MAILARIK ALTUERA EMATEA BILATU BEHAR DUGU”

Talde txuribeltzak igande honetan (abuztuak 27) emanen dio hasiera 2023/24 denboraldiari, Sabadell-en kontra jokatuko duen partiduarekin

Real Unionek igande honetan, abuztuaren 27an, emanen dio hasiera 2023/24 denboraldiari. Ligako lehen jardunaldia jokatuko du etxean, Stadium Galen, Sabadell-en kontra, 20:30ean. Bertan, talde berriak bere egokitzapena probatzeko aukera izanen du zaleen aitzinean.

Fran Justok bere atariko lehen prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean Galen. Entrenatzaile berriak adierazi duenez, “baldintza onetan” ailegatu da Real Union lehen jardunaldi honetara eta “sentsazio on guzti horiek erakustea” izanen du helburu igandeko partiduan.

Lehen jardunaldi honetan pentsatzeko “inoiz baino denbora gehiago” izan dutela ere gaineratu du Justok, baina euren lan egiteko moduan zentratu dira batez ere. Argi du “eraikitze prozesuan dagoen taldea” dela berea, gehiengoak berriak baitira aurten, baina “sei aste eta erdi” daramatzate lanean eta orain lehiatzen hasi behar dute derrigorrez.

Igandeko partiduan “lehiakortasuna” erakustea gustatuko litzaioke prestatzaileari, baita etorriko diren hurrengo jardunaldietan ere. Helburu hori lortzeko, “lantalde konprometituta” duela azpimarratu du, “talde sentimendua duena eta lan egiteko gogoa”. Gaineratu duenez, ez dute aurredenboraldiko nekerik sentitzen, nahiz eta zenbait ezbehar ere izan dituzten dagoeneko lesioei begira: “Nekerik ez dugu, baina bai ezustekoak. Hala ere, gaudenokin ahalik eta hamaikako lehiakorrena aterako dugu eta bigarren zatian aukera izanen dugu seguru partidua egokitu eta aldatzeko. Prest gaude jokoa zailtzeko eta gure lehen garaipena lortzeko”.

Aitzakirik jarri gabe aurre eginen diote lehen jardunaldi honi. Sabadell jasoko dute etxean, aurkari gogor bat: “Inertzia on bat duen taldea da Sabadell. Taldea osatua dago eta aurten jokalari garrantzitsuekin indartu da gainera. Erresistentzia handia dute eta ongi antolatuta daude. Gu oso kontzentratuta egon behar gara, baita indartsu ere, asko exijituko baitigute. Hala ere, guk ere gure emanen dugu eta ahalik eta mailarik altuena ematea bilatu behar dugu”.

Horrela, indartsu eta gogoz ekinen diote igandeko lehen jardunaldiari. Etxean aritzea ere berezia izanen da, zaleen babesa beharrezkoa izanen baitutelako bertze denboraldi batez ere. Taldea osatzeko bidean ere, garrantzitsuak izanen dira Galen, Sabadellen kontra (20:30), lortu ahal dituzten lehen hiru puntuak. 

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika