Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...
03 Aza, 2023
Fran Justoren taldeak igandean (azaroaren 5ean) jaso beharko du RC Deportivo Galen
Real Unionek igande honetan erronka berri bat izanen du, RC Deportivo garaitzen saiatzea alegia. Galiziarrak igandean, azaroaren 5ean, ailegatuko dira Galera (16:00) eta etxekoak garaipena eskuratzen eta hiru puntuan poltsikoratzen saiatuko dira. Aurkari zaila izanen dute aitzinean, eta kosziente dira, baina Fran Justok jakinarazi duenez, aitzinera pausu bat eman nahi du taldeak.
Igande honetako jardunaldia “izugarrizko partidua” izanen dela argi du Fran Justo Real Uniongo entrenatzaileak. Taldea ilusioz dago neurketa jokatzeko eta zaleak ere ilusioz egotea nahi dute. Horretarako, orain arteko lan onari jarraipena eman nahi diote txuribeltzek eta horretan saiatuko dira, nahiz eta ez duten partidu erraz bat izanen: “Multzoko plantillarik onena izan dezakeen taldea izanen dugu aitzinean, baina gu ere lan ona egiten ari gara. Erregulartasun gehiago eduki behar dugu, baina iganderako ilusioz gaude”.
Lehen RFEF maila hagitz berdindua dagoela ere adierazi du Justok eta horrek erregulartasun falta horretara eraman du taldea, baita aurkaria ere. Edonola ere, Deportivo “denborarekin lehen postu horiengatik borrokan egonen dela” argi du entrenatzaileak. Izan ere, Lehen mailan aritutako jokalariekin indartu dute aurten taldea galiziarrek, eta indargune aunitz dituela ere azpimarratu du: “Defentsan hagitz indartsuak dira, baita erasoan ere. Ez dute izugarrizko partidua egin beharrik irabazteko”.
Horren aitzinean, Real Unionen lana “pausu bat aitzinera ematea” izanen da, eta “gero eta lan hobea egitea”. Azken neurketetan aurkari zailak izan ditu talde txuribeltzak, baina “errendimenduarekin kontent” daudela ere onartu du prestatzaileak: “Talde moduan hazten ari gara. Talde berria osatzen ari gara oraindik eta orain, pausu bat aitzinera eman behar dugu”. Horrez gain, gakoetako bat “Depor deseroso sentiaraztea” izanen da, “sufriaraztea”, eta horretarako, Real Unionek “konzentrazio eta exijentzia maila handia” beharko du.
Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...
Ekainaren 8an, larunbatean, ospatuko da eta guztira zortzi taldeek hartuko dute parte
Real Union Klubak Enpresen arteko III. Torneoa antolatu du...
Zelai erdian aritzen zen jokalaria utzita etorri zen Irunera UD Levantetik pasa den udan
Real Union Klubak jakitera eman duenez, Alex Cerda bere...
Klub txuribeltzak euren profesionaltasuna eskertu nahi izan die jokalariei eta zorte ona opa etorkizunean
Carlos Beitia eta Julio Martinez Escorcia...
45 urtetik goitiko taldea txapeldun izan zen eta +55 eta +35 mailatako taldeak berriz, txapeldunorde
Real Uniongo Beteranoak Donosti Masters Cup...