FRAN JUSTOK GIDATUKO DU REAL UNIONGO LEHEN TALDEA
Futbola

FRAN JUSTOK GIDATUKO DU REAL UNIONGO LEHEN TALDEA

Aurtengo denboraldia Bigarren Mailako Lugo taldea gidatzen bukatu ondotik, Irunera etorriko da urte baterako

Real Unionek dagoeneko badu entrenatzailea 2023/24 denboraldirako. Fran Justoren izena aipatzen zen azken egunotan lehen taldea gidatzeko, eta azkenean horrela izanen da. Entrenatzaile galiziarra eta Real Union akordio batera ailegatu dira eta horren ondorioz, Justok gidatuko du lehen taldea datorren denboraldian.

Futbol Liga Profesionaleko entrenatzailerik gazteena izan da aurten Fran Justo. Izan ere, CD Arenteirorekin denboraldiaren lehen zati bikain bat egin ondotik, Bigarren Mailako CD Lugok fitxatu zuen 2023ko urte hasieran marka hori lortuz. Ibilbide zabala du Justok entrenatzaile gisa bere 34 urteetan. Bere jaioterriko Ourense CF klubean futbolari izan ondotik, 2013/14 denboraldian SD Nogueiraren lehen taldea agintzen hasi zen, Gorengo Erregional mailara igoz. 2016/17 urtean aldiz, Ourense CFn aritu zen prestatzaile lanetan eta Hirugarren Mailarako igoera ere lortu zuten bertan. Honez gain, 2019/20 denboraldian Bigarren B Mailara pasatzeko puntuan izan zen talde berarekin.

2020an Hirugarren Mailan zebilen CD Arenteirok fitxatu zuen eta urte hartan, bere multzoko txapeldun izan zen taldea, Bigarren RFEF mailara igotzea lortuz gainera. Maila horretan ari da taldea oraindik ere eta aurten lan bikaina egin du, batez ere RFEF Koparen irabazlea izan zelako 2022ko azaroan. Hau eginda, Errege Kopa jokatzeko eskubidea izan zuen eta Lehen Mailako UD Almeria kanporatzeko gai izan zen gainera. Lorpen hauekin, 2023ko urte hasieran, Justok CD Lugoren deia jaso zuen eta urtarrilean bertan hasi zen lanean, Fubtol Liga Profesionaleko entrenatzailerik gazteenean bihurtuz.

Real Uniongo Administrazio Kontseiluko presidente den Igor Emeryk fitxaketa honen balorazioa egin du: “Entrenatzailearen hautaketa-prozesuaren barruan, oso zorrotzak izan gara profila egiterako orduan eta helburu garbiarekin joan gara merkatura, Real Unionek Lehen Federazioan lehiatzeko behar duenera ondoen egokitzen den pertsonaren bila. Franek lehen elkarrizketetatik erakutsi digu ilusioz dagoela Real Unionen proiektuarekin bat egiteko, aukera gisa ikusten duela, gose dela eta kluba hazi nahi duela. Klubetik partekatzen dugun pentsamolde eta anbizio horretatik abiatuta, Franekin lanean ari gara ilusioz beteriko plantilla lehiakorra osatzeko”.

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK

Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra

Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika