FUTBOL ESKOLA INKLUSIBOA ERREALITATEA DA IBEHE BIDASOA ESKUALDEAN
Futbola

FUTBOL ESKOLA INKLUSIBOA ERREALITATEA DA IBEHE BIDASOA ESKUALDEAN

San Martzial futbol taldeak, Gipuzkoako Futbol Federazioarekin eta Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioarekin elkarlanean, Behe Bidasoa Eskualdean futbol egokituko jardunaldia antolatu dute.

Irunen, ekainaren 20an, futbol egokituko jardunaldia ospatuko da Artiako futbol zelaian. Hitzordua 11:00etatik 13:00etara bitartean izango da, 8-25 urte tarteko hankarekin jokatzeko desgaitasuna duten gazteentzat zuzendutakoa. Jardunaldi honen helburua proba piloto batean bihurtzea da; hau da, dibertsitatea funtzionala pairatzen duten pertsonak, aukera berdinak izan ditzatela futbolaz gozatu eta maite duten kirola jarduteko.

Gauzak horrela, proiektu piloto hau San Martziak futbol taldearen, Gipuzkoako Futbol Federazioaren eta Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioaren eskutik iritsiko da Irunera. Kirol egokitua barneratzen duen Behe Bidasoa eskualdeko lehen iniziatiba izango da honakoa. Jorge Vertizen, San Martzial Klubeko lehendakariaren, esanetan, "klubak zailtasunak dituzten pertsona eta familia horiei eskaintza berezia egin nahi izan die". 

Jardunaldiari dagokionez, bi orduko entrenamendua izango da eta Federazioko zein San Martzial taldeko teknikariek zuzenduko dute: Josu Zubiak, Gipuzkoako entrenatzaileen zuzendariak, eta Aitor Sarobek, San Martzial taldeko kirol-komisioko kideak, gidatuko dute entrenamendua. Bi horiek, futbola eta inklusioa batzeko asmoarekin, entrenamendu polit eta dibertigarria osatzen saiatuko dira. 

Izena emateko epea irekita dago, interesa dutenek fgf@escueladeentrenadores.com helbidera idatzi edota 747 426 823 (Josu) telefono zenbakira deitu beharko du. 


REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika