09 Ira, 2021
Erabakigarria ez, baina baloiaren jabetza eskuratzen duen taldeak garaipena lortzeko hurbilago izango dela uste du Zulaikak.
Beste harrobiko talde bat, Celta B, izango da bihar arratsaldean, 19:00etan, Stadium Galen Real Unionek izango duen arerioa. DUX eta Valladolid B garaitu eta gero, sailkapenaren puntan dago Real Union, Deportivo eta Rayo Majadahondarekin batera. Puntuak puntu, Aitor Zulaikak garrantzia kendu nahi izan dio lortutakoari eta Celta B-ren aurkako neurketan zentratu da: “Valladolid B-ren antzeko jokatzeko era du Celta B-k, pasa den jardunaldian baloirik gabe asko exijitu baziguten, Celta B-ren aurka gogotik sufritu dezakegu baloiaren jabetza ez badugu”.
Partiduaren gakoa baloian zentratu du Zulaikak, ez da bakarra izango, baina bai garrantzitsua: “erabakigarria ez da izango, baina baloiaren jabetza partiduko gakoetako bat izango da. Horretarako, edo baloia gutxiago galdu edo azkarrago harrapatu beharko dugu baloia, edo biak”. Hori ez balitz beteko, talde txuri-beltzak Valladolid B-ren aurka erakutsi zuen ahalmena zelaian ezarri beharko du. Nahiz eta ez gustatu, Real Unionek baloiaren atzetik jokatzen badakiela demostratu zuen eta Zulaikarentzat horrek balio erantsia du: “guk estilo propioa dugu eta horretara jokatu nahi dugu beti, are gehiago Stadium Galen, baina estilo propioa izatea bezain garrantzitsua da neurketak exijitzen dituen egoerak ulertu, hausnartu eta horretara jokatzen jakitea”.
Antzekoak, baina aldi berean ezberdinak.
Harrobiko bi talderen aurka jokatuko du erreskan talde txuri-beltzak eta biek ezaugarri berdinak dituzten arren, futboleko hainbat taktiketan desberdin jokatzen dute. Celta B-ri dagokionez, “ateko sakeko presioan edota zelai erdian batzen dituzten jokalari gehiago jartzen dute baloiaren irteera oztopatzeko”, azaldu zuen Zulaikak. Horrez gain, nahiz eta orain arte puntu bat batu eta Deportivoren aurka 5 gol jaso, talde galiziarrak “Valldolid B-k bainojokalari erabakigarri gehiago dituela”, nabarmendu du.
Ostiraletan jokatzearekin konforme.
Ostiraletan jokatzeak beti sortzen ditu hika-mikak; Aitor Zulaika, ostera, konforme da Federazioak hartutako erabakiarekin. “Agian ez da neurri txarra 1.Federazio mailarentzat, denak kondizio beran egongo gara; beraz, horren inguruan ez dut kexurik”. Egiari zor, asteko plangintza aldatu behar izan duela aitortu du teknikari azpeitiarrak: “4 egun izan ditugu partidu hau prestatzeko; bada, normalean prestatzen dugun plangintza konprimatu behar izan dugu, egun gutxiagoetan aste normal batean sartzen ditugun edukiak lantzeko”.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...