14 Ira, 2021
Molcaworld, aholkularitza estrategikoan espezializatutako enpresa valentziarra Real Unionen babesle berria bilakatu da.
Real Unionek eta Molcaworld enpresak akordio berria erdietsi dute, enpresa valentziarra talde irundarraren babesle berria izango da. 1998an sortutako enpresa da Molcaworld, kirol esparruak biziberritzen espezilizatua da, baita marka eta kirol-erakundeentzako sormen, fabrikazio, branding eta komunikazio bisualeko proiektuetan espezializatuta ere.
Egun, Molcaworld enpresa Stadium Gal zelaiaren biziberritze lanetan dihardu. Akordioa sinatu duten egunean, “proiektua ahalik eta azkarren errealitate bihurtzeko lanean ari gara. MolcaWorldek esperientzia handia du horrelako lanetan, eta ziur gaude aldaketak klub gisa hazten lagunduko digula”, adierazi du Igor Emery Real Unioneko lehendakariak.
Sinadura ekitaldian, Fran Carrasco Molcaworld enpresako CEO-ak parte hartu eta zera esan du: "markak eta kirol erakundeak suspertzen liderrak gara. Gure balio bereizgarria zelaien, instalazioen eta kirol-ekitaldien sormen-garapen kontzeptualean espezializatzea da, eta, horretarako, erabiltzailearen errentagarritasunean eta esperientzia bakarrean jartzen dugu arreta. Real Madril CF, RC Celta, CA Osasuna, Valentzia CF, RCD Mallorca, RCD Espanyol eta Real Valladolid CF taldeekin batera lan egin dugu”. Real Unionen inguruan, “jakin badakigu klub historikoa dela, eta anbizio handiko proiektua duela; gure ezagutzarekin eta esperientziarekin hazten lagundu nahi diegu", jakinarazi du.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...