Galeko lehen porrota jaso du Real Unionek
Futbola

Galeko lehen porrota jaso du Real Unionek

REAL UNION: Txusta, Urkizu (Azkoiti, 34'), Aimar, Esnaola, Morcillo, Rodellar, Iriondo, Mujika, Ozkoidi (Eneko Romo, 37'), Eizmendi (Barrón, 52'), Galán.

MENSAJERO: Ione, Hernández, Jaime, Marco, Moreno, Prieto, Vianney (Rayco, 66'), Omar (López, 74'), Rodríguez, Sánchez (Yeray, 88'), Iray.

GOLAK: 1-0: Eizmendi (22'). 1-1: Sánchez (32'). 1-2: Sánchez (60'). 1-3: López (80'). 2-3: Galán (83').

EPAILEA: David Recio Moreno. Txartel horiak: Aimar, Esnaola (Real Union); Jaime (x2), Prieto (x2), Iray, López. Aitor Zulaika Real Unioneko entrenatzailea eta Mensajeroko Vianney kanporatu du.

Denboraldi osoan lehen aldiz galdu du Real Unionek etxean. Jaitsiera postuetan dagoen Mensajerok ostu dizkio hiru puntuak Stadium Galen. Alde batera gelditu da sailkapeneko diferentzia, neurri handi batean, txuribeltzek ez dutelako norgehiagoka ona egin. Abantaila hartu dute, hala ere, 22.minutuan. Eneko Eizmendik sartu du 1-0ekoa, Mujikaren erdiratzea buruz bultzatuta. Golak, ordea, ez du Unionen nagusitasuna indartu. Eta ordu erdia bete ondoren, ezbeharrak pilatu zaizkio etxeko taldeari. Sanchezek banakoa sartu du lehenengo, defentsako hutsak baliatuta baloia lapurtu eta gero. Bost minutu beranduago, bi aldaketa egin behar izan ditu Aitor Zulaika entrenatzaileak, Urkizuren eta Ozkoidiren lesioak zirela eta.

Bigarren zatian, Mensajeroren defentsa antolatuak buruhauste handiak eman dizkio Unoni. Txuribeltzek ez dute modu eraginkorrean erasotzeko erarik aurkitu. Gainera, 60.minutuan bigarren gola sartu du Sanchezek, Txustari hanken artetik pasa zaion jaurtiketa batekin. Kontraerasoan, lehia erabakitzeko bi abagune argi izan dituzte Rodríguezek eta Lópezek. Bigarrenak sartu du azkenean hirugarren gola, 80.minutuan. Dena den, itxaropena berreskuratzeko aukera izan dute txuribeltzek, Jaimek Galani egindako penaltiaren ondorioz. Lateralak bigarren txartel horia ikusi du, eta hamar jokalarirekin utzi du Mensajero. Galanek sarera bidali du baloia penalti jaurtiketan. Horrela, puntu bat eskuratzeko aukera hurbildu dio Unioni. Azken bi falta jaurtiketetan Txusta ere igo da errematatzen saiatzera. Baina Kanarietako taldeak garaipenari eutsi dio.

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika