GALLARDOK IRABAZI DU II. ENPRESEN TXAPELKETA
Futbola

GALLARDOK IRABAZI DU II. ENPRESEN TXAPELKETA

Real Unionek antolatutako enpresen arteko txapelketaren bigarren edizioa ospatu zen pasa den asteburuan Galeko anexoan

Real Unionek II. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den larunbatean, ekainaren 3an, Galeko anexoan. Bere babesleen arteko txapelketa hau Gallardok irabazi du aurten, finalean Akerretari 1-0eko markagailuarekin irabazi ondotik.

Txapelketan bi multzo egin ziren bertan izena emanda zeuden enpresen artean. Guztira, hamar taldeek hartu zuten parte: Tecna, Events Onddar2, BM Supermerkatuak, Marmoles Oiasso, Akerreta, Legorburu Aduanas, Servos, Gallardo, Euskal Sareak, El Diario Vasco, Corner Txuribeltz eta PIB Bidasoa. Finalera Akerreta eta Gallardo iritsi ziren eta azken hau gailendu zen, txapelketa honen bigarren edizioaren garaile bilakatuta.

Klub txuribeltzak eskerrak eman nahi izan dizkie txapelketan izena eman zuten enpresa guztiei, baita antolatzen ibili diren babesle eta laguntzaileei ere, txapelketa giro ederrean joan baitzen. 

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika