Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
03 Aza, 2019 Irun, Bidasoa, Balonmano, Velux EHF Champions League, IK Savehof
Bidasoak izugarrizko neurketa jokatu zuen IK Savehofen aurka (24-33). Sekulako lehen zatia burutu zuten irundarrek eta lortutako abantaila bigarren zatian primeran kudeatu zuten
24 – IK Sävehof (9+15): Björgvinsson, Aga Eck (3), Spante, Brännberger (4, 2 p.), Edvardsson (5), Karlsson, Bogojevic; Berlin (1), Thorbjörnsson, Koncz (1), Blanche, Wedberg (3), Möller (p.s.), Salihi (3), Forsell Schefvert (2), Sunajko (2).
33 – Bidasoa-Irun (20+13): Ledo (3), Crowley, Kauldi Odriozola (2), Serrano (1), Renaud-David (3), Orbović (4), Azkue (1 p.); Rangel (p.s.), Cavero (4), Zabala (4), Esteban Salinas (5), De la Salud (2), Rodrigo Salinas (4), Tesoriere, Matheus da Silva, Rudy Seri.
Bidasoak etxetik kanpo IK Savehov garaitzea eta Velux EHF Champions Leaguean beste bi puntu berri batzea lortu zuen (24-33). Lehen zatiak hasieratik amaiera arte Bidasoaren kolorea izan zuen, Jacobo Cuetararen taldeak agindu zuen erritmoan eta baita atearen aurrean. Lehen zatiko defentsa izugarria izan zen, 12.minutuan Savehofen entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen unean, bi gol soilik jaso zituen Bidasoak. Xoan Ledoren lana beste behin ikaragarria izan zen, baina esan bezala, taldeko defentsak asko laguntzen zuen atezain galiziarrak baloiak gelditu zezan. Lehen fase horretan, erasoan Milos Orbovic gailendu zen besteengadik, lau gol erdietsi zituen serbiarrak eta Bidasoak 2-7 agintzea ahalbidetu zuen.
Hurrengo minutuetan neurketa bide beretik jarraitu zuen, defentsaren sendotasunak gol errazak sartzeko aukera ematen zuten, Xoan Ledok bi gol sartu zituen bere atetik, eta 18.minutuan Bidasoaren abantaila zortzi goletara igo zen (3-11). Lehen zatiko azken herenean izugarrizko gol sorta iritsi zen, izan ere, Jacobo Cuetararen taldeak 6-9ko partzial bat eskuratu zuen eta atsedenaldira 9-20 iritsi zen.
Bigarren zatian Bidasoa kontserbadoreago atera zen Partilleko kantxan eta IK Savehof partzial txikien bidez Bidasoak zuen abantaila txikitu zuen. Hala ere, Bidasoak burua hotz izan zuen eta bikain kudeatu zuen zeukan errenta. 51.minutuan Matheus Da Silva egotzi zuten eta Jacobo Cuetarak hutsartea eskatu zuen bere jokalariak lasaitu eta azken minutuei aurre egiteko. Jacobok esandakoa jokalariek kantxan bete zuten eta amaieran bederatzi goleko errentarekin bukatu zen neurketa: 24-33.
Garaipen honen bitartez, sei jardunaldiren ondoren Bidasoak 11 puntu eskuratu ditu sailkapeneko bigarren taldea hiru puntura aldentzen da, hau da, Savehof zortzi puntuekin uzten du. Talde irundarraren hurrengo konpromezua datorren asteartean izang da, Artalekun Frakin Granollersen aurka jokatuko dute.
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...