GARAIPEN EROSOA, AURKARI DESEOROSOA
Eskubaloia

GARAIPEN EROSOA, AURKARI DESEOROSOA

Nahiz eta markagailuan ez islatu (13-36), Bidasoak lan egin behar izan du 2020ko Euskal Kopa Bidasoak bereganatzeko. Bigarren zatian erritmoa aldatu eta Ereintzari aise nagusitu da talde irundarra.

Denboraldi-aurreko bosgarren neurketa jokatu du gaur Bidasoak, Oreretan, Ereintza Aguaplasten aurka. 2020an jokatu beharreko Euskal Koparen finala eskualde kideak diren bi taldeek jokatu dute. Eskualde kide diren erakusle, bi taldeetan trukatu diren herrikideen zerrenda da: Ereintza Aguaplasten Mikel Mindegia eta Jaime Mancisidor irundarrek jokatu dute eta kontrako aldean, C.D. Bidasoan, Julen Mujika oreretarra partidakoa izan da. 

5-1eko defentsa aurreratuarekin hasi du partidua Bidasoak. 1-1 berdinketaz geroztik, 0-4ko partziala baliatu du talde irundarrak hamargarren minutua beteta lehen errenta nagusia lortzeko (1-5). Ereintzaren lehen bi golak penalti puntutik heldu dira, zailtasunak izan dituzte bidasotarren hesia gainditzeko. Halere, lehen minutuetako urduritasunak kenduta, Ereintzak presiorik gabe jokatu du, baita beldurrik gabe ere. Ereintzaren entrenatzaileak, 4-8koarekin, hutsartea eskatu du, Mikel Mindegiak jarraian eginiko hiru geldiketekin Bidasoaren erasoa zailtasunetan jarri du Ereintzak eta talde irundarraren teknikariak hutsartea eskatzera behartuta ikusi du bere burua (5-8). Hutsartetik bueltan, Cuetarak bizorkatusna eskatu die jokalariei eta Kauldik, Zabalak eta Caverok hiru kontraeraso bizkorren bidez, 5 goleko errentara handitu dute aldea (6-11). Lehen zatiko azken minutuak aldea are gehiago handitzeko baliatu du Bidasoak, 7-15 bukatu dira lehen 30 minutuak.

Bigarren zatia Matheus Da Silvaren 2 minutuko kaleratzearekin hasi da eta hiru minutu golik gabe egon ostean, Ereintzak egin du bigarren zatiko lehena. Bosgarren minutuan iritsi dira Bidasoaren lehen bi tantuak, Kauldi Odriozolak eskuin hegaletik eta Eneko Furundarenak bigarren lerrotik (8-17). Bi minututan, Odriozola eta Furundarena binomioak neurketa hankaz gora jarri du, hamaika goleko aldera handitu dute biek errenta (8-19). Bidasoak abiada geldiezina hartu du eta lehen aipatutako bikoteari, Xabi Barreto gaztea bi kontraeraso bizkorrekin eta hegaletik eginiko beste gol batekin batu zaie (10-22). Bigarren zatiko erdia beteta, neurketa hautsita zegoen (10-26) eta bide berean mantendu da amaierara arte, Ereintzak baloia galdu eta Bidasoak kontraeraso azkarra burutu. 60 minutuak beteta, defentsako lanean eta trantsizioan oinarrituta, Bidasoak 13-36 mendean hartu du Ereintza Aguaplast eta 2020ko Euskal Kopa irabazi du. 

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”

Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA
Eskubaloia

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA

Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan

CD Bidasoak eta Hondarribia...

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN

Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan

Bidasoa Irungo...

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika