Garaipen landua eskuratu du Real Unionek
Futbola

Garaipen landua eskuratu du Real Unionek

REAL UNION: Otaño; Estrada, Gayoso (Letamendia, 81'), Rodellar, Azkoiti; Ekhi Senar, Llamas (Capalete, 84'), Mikel Alonso, El Haddadi (Urkizu, 72'); Domínguez, Eizmendi.

BURGOS: Saizar; Zabaleta, Ayoze, Rico, Andrés; Cruz, Beobide (Cusi, 84'), David Martín, Chevi (Carlos Álvarez, 76); Blázquez (Iker Hernández, 65'), Adrián Hernández.

GOLA: 1-0: Ekhi (19').

EPAILEA: Leandro Carbajales Gómez. Txartel horiak: Gayoso, Rodellar, Azkoiti (Real Union); Ayoze, Adrián Cruz (Burgos).

Krisialdi betean badago ere, talde indartsua da Burgos. Defentsan oso sendoa da, multzoan gol gutxien jaso duen taldea. Real Unionek, alabaina, gola sartu dio, igandeko partidako 19.minutuan. Ekhi Senarrek lortu du, korner baten ondorengo aldaratzean. Abantailak indarra eman dio talde txuribeltzari, eta ondo aritu da lehen zatian. Gayosoren eta Alonsoren jaurtiketetan, Mikel Saizarrek geldiketa onak egin behar izan ditu, 2-0ekoa ekiditeko. Burgosek ere eduki du abaguneren bat, baina atzelari txuribeltzak eta Otaño atezaina fin ibili dira haien lanean.

Bigarren zatian, euri etengabeak berdegunearen egoera okertu du pixkanaka. 70.minututik aurrera, euri jasa itzela izan da, eta ur asko pilatu da putzu handietan. Hori dela eta, azken minutuetan oso zaila izan da baloia nahi bezala mugitzea. Egoera horretan, abantailari eusteko ahalegin handia egin du Real Unionek. Aurkariak egoerara moldatzeko modua topatu du, eta gol aukerak eduki ditu. 70.minutuan geldiketa bikaina egin du Otañok, falta jaurtiketa batean. 90.ean, baloiak sarean amaitu du, baina jokoz kanpokoagatik baliorik gabe utzi du epaileak.

Azkenean, errenta mantendu du Unionek, hiru puntuak bildu eta lasai atseden hartzeko. Jaitsieraren arriskua urrun dago jada. Sailkapenaren goiko aldea ere bai, baina Riberaren taldearen itxura ona da. Pausoz-pauso gora egingo duela dirudi.


IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika