GARAIPEN SENDOAK LEKAENEARENTZAT
Mahai Tenisa

GARAIPEN SENDOAK LEKAENEARENTZAT

Superdibisioan lehiatzen den emakumezkoen taldeak 4-1 irabazi zuen Arteali eta gizonezkoen taldeak, 4-0 garaitu zuten L’Escala kataluniarrak

Bi taldeek Sonia Etxazarreta Kirol Gunean jokatu zuten emakumezkoen taldea lehiatzen lehenengoak izanik. Arteal galiziarrak zituzten aurrean, azken urteetan oso aurkari zaila izan den taldea. Irunera Roxana Iamandi, Raquel Bonilla eta Tatiana Garnovarekin bertaratu ziren, eta Lekaeneak bere ohiko hirukotea zelaraitu zuen, Ioana Tecla y Belén Calvo eta Chia-Chih Lin, hain zuzen.

Linek eta Gernavar ireki zuten neurketa eta emozio handiko seta jokatu zuten. Bost jokoak jokatu zituzten eta azkenean Linek 3-2 garaitu zuen, lehen puntua Lekaeneak lortuz. Roxana Iamandik azkar erreakzionatu zuen Lekaenearen lehen puntuari eta Belen Calvoren aurrean 3-1 nagusitu zen norgehiagoka berdintzeko. Baina, Ioana Teclak Bonilla 3-1 garaitu ondoren Lekaenea 2-1ekoarekin bikoteen setera iristera ahalbidetu zuen.

Bikoteko setak garrantzi handia hartu zuen eta Ioana Teclak eta Linek maisutasun handiarekin neurketako hirugarren puntua lortu zuten irundarrentzat. Lekaeneari puntu bat geratzen zitzaion garaipena eskuratzeko eta Linek banakoan errepikatu zuen helburu hori lortzeko. Aurrean Roxana izan zuen, galiziarren puntu bakarra eskuratu zuen jokalaria, baina ezin izan zuen Lini irabazi eta beraz, 4-1ekoarekin neurketa Lekaeneak irabazi zuen.

Emaitza honen bitartez, superdibisioko emakumezkoen taldeak sailkapeneko hirugarren postuan jarraitzen du liga bukatzeko sei norgehiagoka geratzen direnean. Geratzen diren neurketak oso gogorrak izango dira, aurten liga inoiz baino berdinduago baitago.

Aste mugitsua gizonezko taldearentzat

Gizonezkoen taldeak lau egunetan bi norgehiagoka jokatu behar izan zituen, izan ere, ETTU Cuparen egutegiaren ondorioz Cajasur Priegoren aurkako neurketa pendiente zuten. Arrazoi honengatik irundarrak Kordobara bidaiatu zuten oso zaila zen neurketatik bi puntu eskuratzeko, baina andaluziarrek saririk gabe utzi zuten Lekaeneari.

Daniel Kosibak 3-1 garaitu zuen Alejandro Calvo, baina hurrengo lehian, Jaime Vidalek ezin izan zuen Diogo Ferreira mendean hartu eta neurketa berdindu zen. Endika Diezek bigarren puntua erdietsi zuen Lekaenearentzat emozio handiko set batean Qiyao Han txinatarra garaitu eta gero. Kosibak ezin izan zuen lehen partiduko emaitza errepikatu eta Ferreiraren aurka galdu zuen, andaluziarrek norgehiagoka berriro ere berdindu zuten. Talde onenek presioa jasaten maisuak dira, eta Cajasur Priegok jokoaren alor honetan maisuak direla erakutsi zuten. Bigarrenez norgehiagoka berdindu eta gero, 3-2 aurreratu ziren Endika Diezek galdutako setean eta azkenean Jaime Vidalek ezte ezin izan zuen Qiyao Han garaitu. Azkenean andaluziarrek 4-2 mendean hartu zituzten irundarrak.

Porrota asimilatzeko denbora askorik gabe, igandean irundarrek hainbeste behar zuten garaipena eskuratu zuten. L’Escala taldea Iker González, Francesc Fontanet eta Sergi Grau hirukotearekin jaso zuten Sonia Etxazarreta Kirol Gunean. Aurkerarik eman gabe, irundarrek 4-0 garaitu zituzten, banakakoetan eta bikotekakoan 3-0 mendean hartu zuten L’Escala, ikaragarrizko 12-0eko aldea egokituz.

Gauzak horrela, superdibisiozko gizonezkoen taldea sailkapeneko laugarren postuan mantentzen da eta zazpi jardunaldiren faltan, matematikoki beste urte batez mahai tenisaren maila gorenean mantetzeko txartela lortu dute. 

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN
Mahai Tenisa

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN

Hirugarrenez jarraian, Lekaenea Mahai Tenis taldeak Champions League txapelketa jokatu du.

Lekaenea Mahai Tenis taldea Champions...

JARDUNALDI GAZI GOZOA
Mahai Tenisa

JARDUNALDI GAZI GOZOA

Lekaenea Mahai Tenis Klubeko bi taldeak lehen faseko azken neurketak jokatu zituzten. Emakumezkoen taldeak garaipena erdietsi zuen; gizonezkoenak, ostera, porrota...

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA
Mahai Tenisa

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA

Lakenea Mahai Teniseko emakumezkoen taldeak sailkapenean aurrera egiteko puntu baliotsua eskuratu zuen Girbau Vic liderraren aurka. Gizonezkoek galdu eta hirugarren...

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA
Mahai Tenisa

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA

Espainiako Ohorezko Mailako emakumezkoen kontzentrazio-jardunaldia jaso du Irungo Sonia Etxazarreta kirol-zentroak. Lekaenea Mahai Tenisek Jaenen aurka berdindu eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika