GARAIPENA ETA LIDERGOA
Futbola

GARAIPENA ETA LIDERGOA

Garaipen eta aurrerapausu handia eman zuen Real Unionek Amorebieta 2-0 garaituta. Bilbao Athleticen atsedeneko jardunaldia baliatu zuten multzoko lider berriak bilakatzeko.

Bigarren jardunaldiz jarraian, Stadium Galen eta aurkari zuzen baten aurka, aparteko garaipena erdietsi du Real Unionek. Sanseren ondoren, beti talde deserosoa den Amorebieta bisitatu zuen Stadium Gal eta aurreko jardunaldiaren antzera, hiru puntuak Irunen geratu dira. Sanseren aurka bezala, Real Unionek sartutako bi golak bigarren zatian heldu dira; Amorebietaern aurka, aldiz, garaipenerako balio erantsi bat lortu dute, golik ez jasotzea (2-0).

Pozik egoteko moduan dago Aitor Zulaika, jokalari guztiak sasoian daudela erakusten ari dira jardunaldiz jardunaldi. Aurreko astean Azkoitik Gexan Elosegi ordezkatu eta neurketa bikaina jokatu eta gero, defentsan Senar, Ivan Perez, eta Kijerarekin batera errepikatu du. Riverak ere euskarrian errepikatu zuen, Rivero eta Sergio Llamsekin, eta aurrean, Aitor Zulaikak Madrazo, Zourdine Thior eta Galan ezarri ditu. Lehen zati lehiatu batean, aukera gutxi ikusi ahal izan dira. Baloiaren kontrola Real Unionek zuen, baina korner hurbilketaz soilik gola egiteko bi abagune kamuts iritsi dira.

Bigarren zatiko lehen hamar mintuetan, ordea, Real Unionek norgehiagoka erabaki zuen. Lehen gola 54.minutuan iritsi da, Fran Riverak eskuin hegaletik jokaldi eta erdiraketa bikaina egin du eta Sergio Llamasek, maisuki, Saizar gainditu eta baloia sarera bidali du. Lau minutu geroago, Saizarrek gaizki aldaratu du baloia, Jorge Galanek sakonean bidali dio baloia Zourdine Thiorri eta honek aurrez aurrekoan ez du hutsik egin. Bigarren gola da Zourdinek Real Unionekin egiten duena, bigarrena erreskan. 2-0ekoarekin, Aitor Zulaikaren taldeak markagailuarekin jokatzen hasi da eta Amorebietak aurrera egin du. Bizkaitarrek aldea murrizteko saiakerak egin dituzte, baina Jon Irazustabarrenaren atea hutsean mantendu da.

Garaipen honen bitartez eta Bilbao Athleticen atsedenaldiko jardunaldia baliatuta, Real Union multzoko lidergoan kokatu da 32 punturekin. Denboraldi hasieran gutxik baieztatuko lukete egun talde txuri-beltzak lortzen ari dena, itxura bikaina du Aitor Zulaikaren Real Unionek. Datorren jardunaldian, talde txuri-beltzak lehen itzulian 1-1 berdindu zuen Getxoko Arenasen aurka jokatuko du. 

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN

Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK

Solísen eskutik ailegatu zen txuribeltzek markagailuan berdintzeko baliatu zuten gola

Real Unionek banako markagailua erdietsi zuen pasa den...

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”
Futbola

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK

Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra

CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika