22 Eka, 2021
Irungo Artia futbol zelaian, futbol egokituko jardunaldia abian jarri zuen San Martzial taldeak, Gipuzkoako Futbol Federazioaren eta Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioaren laguntzarekin.
Igandean, Irungo Artia futbol zelaian, Behe Bidasoa eskualdeko futbol egokituaren lehen jardunaldia gauzatu zen. 29 haur eta gaztek parte hartu zuten lehen proiektu pilotu honetan eta maite duten kirola entrenatzeko aukera izan zuten, beti umore eta giro ederrean. Futbol egokituaren egitasmoa San Martzial futbol taldeak abian jarri du, beti ere, Gipuzkoako Futbol Federazioaren eta Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioaren elkarlanarekin batera.
San Martzial taldeko ordezkarien esanetan, “lehen jardunaldi hau hasiera besterik ez da; datorren denboraldian zehar, maiztasun handiago batekin horrelako jardunaldi gehiago egitea espero dugu”.
Talde irundarretik eskerrak eman nahi izan dizkiote jardunaldia gauzatzeko parte hartu duten pertsona eta instituzio guztiei, teknikari eta jokalarietatik hasita, Irungo Udala eta Federazioei erakutsitako prestutasunarengatik.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...