GELDIUNEA ONDOREN GARAIPEN GARRANTZITSUA
Eskubaloia

GELDIUNEA ONDOREN GARAIPEN GARRANTZITSUA

Bidasoak Balonmano Sin Fin 32-27 mendean hartu du eta Asobal Ligako bigarren postuari sendo eusten dio

32 – Bidasoa-Irun (16 +16): Rangel (p), Zabala (6), Kauldi (3), Serrano (3), Barthe (2), Rodrigo Salinas (6), Tesoriere (1), –hasierako zazpikoa-, Ledo (p.s.), Cavero, Aldaba, Esteban Salinas (1), De la Salud (5, de pen.), Renaud (1) y Seri (4).

27 – Blendio Sinfín (15+12): Ibáñez (p), Plá (4), Postigo, Da Silva (6), Herrero Lon (5), Vallés (6, 1 de pen.), Iglesias –hasierako zazpikoa-, Salvarrey (p.s.), Muñiz (1), Rubio, Valverde,Torriko, Lastra, Sola, Basualdo y Dimitrievski (5, 1 de pen.). 

Lan handia burutu behar izan zuen atzo Bidasoak Balonmano Sin Fini 32-27 irabazteko. Garaipena bigarren zatian bikain aritu ondoren itxi zuten, izan ere, neurketako lehen minutuetan santanderrekoak nagusi izan ziren. Mikel Zabala, Rudy Seri eta Xoan Ledo izan ziren neurketako jokalaririk onenak.

Lehen zatian Bidasoak erritmo falta zuela argi geratu zen. Selekzioetako bajak eta zaurituak medio zailtasunak izan ditu azken asteetan entrenamenduak fundamentuz prestatzeko eta esan bezala, neurketako lehen minutuetan erritmo falta nabaria zen. Taldea ez zegoen eroso, 12.minutuan 4-7koarekin kontran Jacobo Cuetara hutsarte bat eskatzera behartuta ikusi zen, baina errekazioa ez zen 25.minutuarte iritsi. Are gehiago, talde kanpotarrak lau goleko errenta izan zuen ere, hala nola, 4-8 13.minutuan eta 7-11 18.minutuan. Orduan heldu zen Bidasoaren jokorik onena, beti bezala defentsako lan bikain batean oinarrituta. 26.minutuan Rudy Seriren gol batek 13na berdindu zuen neurketa eta minutu batzuk geroago, Sergio de la Saludek gol bateko errenta ezarri zuen (14-13, 27.minutuan). Atsedenaldira iritsi baino segundu batzuk lehenago, Paco Barthek 15-14koa ezarri zuen.

Aldageletatik bueltan Bidasoak lehen zatiko azken minutuetako bide beretik jarraitu zuen. Defentsako lan onak eta pixkanaka pixkanaka markagailuan tartea irikitzen joatea ahalbidetu zuen, lehen sei minutuetan lau goleko errenta eskuratu zuen (22-18, 36.minutuan). Orain bai, Bidasoa neurketan eroso sentitzen zen, ez zen hasierako taldea eta norgehiagoka bukatzeko 10 minuturen faltan Rodrigo Salinasen gol batek zazpi goleko aldea ezarri zuen (29-22). Txalo artean bukatu zen neurketa, 1500 pertsona inguru izan ziren Artalekuko eserlekuetan eta 32-27ko emaitzarekin neurketa amaitu zen.

Garaipen honen bitartez, Bidasoa Asobal Ligako bigarren sailkatua izaten jarraitzen du, hori bai bi puntu gehituta, 36rekin eta Ademar de Leonekiko lau puntutara. Bidasoatarren hurrengo arerioa Bada Huesca taldea izango da, apirilaren 28an igandean etxetik kanpo.  

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika