GIPUZKOAKO DERBIA UNIONENTZAT
Futbola

GIPUZKOAKO DERBIA UNIONENTZAT

Real Unionek aste gogor bezain exijente bat garaipenarekin (0-1) itxi du gaurkoan. Barakaldo eta Alaves Bren aurka lehiatu ostean, eguerdian Zubietan Xabi Alonsok zuzentzen duen Errealaren harrobiko taldearen aurka aritu da.

Hamaikakoan hiru aldaketekin (Quique Rivero, Mario Capelete eta Ivan Perez), Aitor Zulaikaren taldeak ondo ekin dio neurketari. Bi taldeak baloiarekin ondo moldatzen diren taldeak dira eta lehen minutuetan borroka egon da nork bereganatzen zuen baloiaren jabetza. Hasieran, talde txuri-beltzak hartu du neurketaren agintea eta horrekin batera, bi aukera izan ditu lehen gola egiteko. Aurrenekoan, Galanek ez du jakin Kunek bidalitako baloia sareetara bidaltzen; bigarrenean, aldiz, Capeletek ezker-hankaz baloia atezainaren kontrako angulura bidali du eta 0-1ekoa egin du.

Golaren ondoren, Real Union oso ondo kokatuta egon da Zubietako zelaian, baina 14.minutuan neurketa bikaina jokatzen ari zen Guille Donosok min hartu du eta aldaketarekin batera, Aitor Zulaikaren taldeak pausu bat atzera eman du. Sanse sakonago jokatzen hasi da eta Robert Navarroren bidez bi aukera argiak izan dituzte. Xeber Alkain hondarribitarrak sekulako erdiraketa egin dio kataluinarrari, eta baloia sarerea bidaltzea nahiko erraza bazen ere, hiru zutoinen gainetik bidali du baloia. Bigarren aukera bat ere izan du Navarrok, Kijerak baloi arriskutsua galdu du, baina Txustaren aurrean ez du asmatu. Baloia Sansek izan badu ere, Real Union tinko mantendu da atzean eta atsedenaldiaren aurretik, bigarren gola egiteko aukera izan du. Jorge Galanek baloi ezinhobea bidali dio Jon Madrazori, baina honek gehiegi itxaron du errematea egiteko eta atzelari txuri-urdin batek oztopatuta, baloia kanpora bidali du.

Bigarren zati osoan Sansek izan du baloiaren jabetza, baina oso deseoroso aurkitu da zelaian, Real Unionek bikain defendatu baitu. Sanseren aldetik, Xeber Alkainek izan du lehen abagunea, baina Txustak erantzun bikaina eman dio jaurtiketari. Talde txuri-beltzaren aldetik, berriz, Jorge Galanek gola egiteko aukera izan du, baina langak egotzi du 0-2koa.

73.minutuan nuerketa guztiz aldatu da. Minutu baten buruan, Jon Madrazo kaleratu egin du neurketako epaileak eta horrekin batera, protestak medio, Zulaika ere egotzi du. Lehen txartela denbora galtzeagatik adierazi diote jokalari bizkaitarrari, eta bigarrena, aurkari bat ukalondoarekin kolpatzeagatik. Bigarren txartela oso zalantzagarria izan da, hartatik Zulaikaren protestak eta kaleratzea.

Bazirudien donostiarrek berdinketa lortzeko erraztasunak izango zituela, baina irundarrak asko itxi dira atzean eta ez dute zirrikitu bat bera ere utzi. Xabi Alonsoren taldeak aukerak izan ditu berdinketa lortzeko, Martinez-Losak eta Agirrek, gola egiteko parada izan dute, baina bietan Jon Irazustabarrenak bi baloiak gelditu ditu. 

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika