GIPUZKOAKO DERBIAN LEHIATZEN JAKIN DU REAL UNIONEK
Futbola

GIPUZKOAKO DERBIAN LEHIATZEN JAKIN DU REAL UNIONEK

Garaipen honekin talde irundarra 29 punturekin kokatzen da sailkapenean eta igoera fasea jokatzeko aurrerapausu itzela eman du.

Amaieran sufritzen, baina Real Unionek garaipen handia lortu du Stadium Galen Xabi Alonsoren Sanseren aurka. Sailkapeneko bigarrena eta hirugarrena lehiatzen ziren neurketan, talde irundarraren ofizioak Sanseren bizkortasuna baino gehiago balio izan du. Gipuzkoako derbia eta hiru puntuak etxean geratu dira. 3-1eko emaitzarekin, Real Union sailkapeneko bigarren postuan indartzen da.

Lehen zati borrokatua izan da. Baloiarekin jokatzea gustatzen zaien bi talde aritu dira nor baino nor gehaigo eta lehen minutuetan, baloia zeinek bereganatuko zuen borrokan aritu dira. Real Unionek, maisuki, neurketaren irakurketa hobeago egin du eta baloia Errealari utzi dio. Presioaren bidez baloiak berreskuratzen eta Errealaren arean murgiltzen hasi da. Partiduko lehen hurbilketa talde irundarrarentzat izan da. Fran Rivera gutxigatik ez da iritsi sakonean bidali dioten baloira, Ruiz-Zeberio atezaina Barbatekoa baino azkarrago ibili da. Neurketa parez pare zegoenean, Madrazori penaltia egin diote eta Jorge Galanek ez du hutsik egin. 19.minutuan Real Union aurretik jarri da markagailuan. Sanse ez da une bakar batean ere berdegunean eroso sentitu, bi abagune soilik izan ditu lehen 45 minutuetan zehar. Lehen aukera, Robert Navarrok izan du; Txustaren aurrean jaso du baloia, baina airean egindako baselina langaz gora joan da. Bigarrenean, Garrido izan da protagonista; Txusta ustekabean harrapatzekotan izan da, 30 metroko jaurtiketa ozta-ozta geratu du usurbildarrak.

1-0ekoarekin hasi da bigarren zatia, Xabi Alonsoren taldea erreakzionatzeko beharretan. Neurketaren norabidea aldatuko zuen zerbaiten bila, Julen Lobete eta Unai Veiga zelairatu ditu, baina gutxirako balio izan du. Ez da Sanseren egunik onena izan. Hala ere, 48.minutuan Txustak erantzun bikaina eman dio Lobete aurrelariak egindako jaurtiketa arriskutsuari. Saiakerak egin ditu Sansek aurrera egiteko eta zenbait minututan lortu du Real Union bere area barruan sartzea, baina irundarren atzeko lau jokalariak (Mikel Azkoiti, Ekhi Senar, Ivan Perez eta Gorka Kijera) oso sendo aritu dira. Aitor Zulaikak Zourdine Thior eta Quique Rivero zelairatu ditu 61.minutuan eta bien arteko lanetik eguneko bigarren gola iritsi da. Riverok sakonean eman dio baloia Zourdini eta honek bikain gurutzatu du baloia 2-0 egiteko. Edonola ere, 74.minutuan aldea murriztu du Sansek. Arriskurik gabeko jokaladi batean, eskuin hegaleko erdiraketa ez du ondo defendatu Real Unionek eta Olasgastik baloia sarera bidali du. Golaren ostean sufritzea tokatu zaio talde irundarrari, baina neurketa bukatzear zenean, Viguerak zelai erditik, 3-1ekoa egin du. A zer nolako gola egin duen aurrelariak, ikustekoa. 3-1 eta hiru puntuak Stadium Galen geratu dira.

 

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika