GIPUZKOAKO TXAPELKETA HONDARRIBIRA
Arrauna

GIPUZKOAKO TXAPELKETA HONDARRIBIRA

Mikel Orbañanosek zuzentzen duen eskifaiak denboraldiko lehen txapelketa ofiziala eskuratu zuen; emakumezkoen taldeak, berriz, laugarren postuan bukatu zuen Gipuzkoako Txapelketa.

Lekeitioko Banderaren ostean eta Eusko Label eta Euskotren Ligak hasi aurretik, Donostiako uretan denboraldiko lehen txapelketa ofiziala jokatu da. Gipuzkoako Txapelketak ireki du arraunaren denboraldi ofiziala eta, gizonezkoen txapelketan, Hondarribia Arraun Elkarteak eskuratu du bandera. Emakumezkoen txapelketan, aldiz, Donostia Arraun Lagunaken eskifaiak lortu du, lehen aldiz, bandera astintzea. Atzerago, laugarren postuan, Iker Cortesek zuzentzen duen Hondarribia Arraun Elkartea helmugeratu da.

Hondarribia Arraun Elkartearen aurretik, behelainoa izan da eguneko protagonista. Santa Klara irla guztiz estali du lainoak eta estropada eremua egonkortu ez den arte ez dira traineruak lehian hasi, ordu erdi bat atzeratu du estropada. Lehen txandan, Lapurdik bete du denbora onena Mutriku, Hibaika eta Illunberen aurretik. Bigarren txandan, San Pedrok egin du denborarik onena eta honi jarraiki, Getaria, San Juan eta Zumaia iritsi dira erreskan. Ohorezko txandan, Hondarribia Arraun Elkartea lehen hiru luzeetan dema polita izan du Donostiarrarekin, baina hirugarren ziaboga igaro ostean, aldea zazpi segundura handitu eta eguneko denbora azkarrena egin du (20:01,27). Esan bezala, Donostiarra izan da bigarren (+7’’) eta Orio izan da hirugarren (+24’’). Ohorezko txandan aritu den Zarautz seigarren postuan bukatu du, San Pedrok eta Getariak aurre hartu diote.

Emakumezkoetan, laugarren. 

Lapurdi eta Zarautz irten dira emakumezkoen txapelketan lehenak uretara eta sailkapenean denborarik motelena gauzatu dute, hurrenez hurren. Bigarren txandan, San Juanek, Hibaikak, Zumaiak eta Tolosaldeak hartu dute parte eta azken biek txapelketako sorpresa eman dute. Tolosaldeak hirugarren denbora onenarekin bukatu du estropada eta Zumaiak bosgarren postuan bukatu du, Ohorezko txandan lehiatu den Donostiarra lehiakorraren aurretik. Hondarribia Arraun Elkartea ere lehen txandan aritu da eta hirugarren postuan helmugeratu den arren, Tolosaldeak hiru segundutan hobetu du hondarribitarren denbora. Ohorezko txandan, Donostia Arraun Lagunak eta Orio soilik izan dira ‘Ama Guadalupekoa’ baino azkarragoak. Arraun Lagunakek, lehen aldiz, bereganatu dute Gipuzkoako Txapelketa, Oriorekin lehia polita izan dute, baina bigarren luzean oriotarrak baino hobe moldatu dira eta bandera etxean utzi dute. 11:03,40 denboran helmugeratu da Arraun Lagunak, Oriok sei segundu gehiago behar izan ditu, Tolosaldea 12 segunduko atzerapena izan du eta 15 izan dira Hondarribiak Arraun Lagunakekiko galdu dituen segunduak.

Sailkapenak: 

- Gizonezkoak:

1- Hondarribia Arraun Elkartea 20:01,27

2- Donostiarra (+7’’)

3- Orio (+24’’)

4- San Pedro (+35’’)

5- Getaria (+47’’)

6- Zarautz (+50’’)

7- San Juan (+56’’)

8- Zumaia (+ 1:06’’)

9- Lapurdi (+ 1:46’’)

10- Mutriku (+ 1:58’’)

11- Hibaika (+ 2:14’’)

12- Illunbe (+ 3: 53’’) 

- Emakumezkoak:

1- Donostia Arraun Lagunak (11:03,40)

2- Orio (+6’’)

3- Tolosaldea (+12’’)

4- Hondarribia Arraun Elkartea (+15’’)

5- Zumaia (+17’’)

6- Donostiarra (+20’’)

7- Hibaika (+25’’)

8- San Juan (+30’’)

9- Zarautz (+53’’)

10- Lapurdi (+ 1:33’’) 

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU
Arrauna

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU

Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak

Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK
Arrauna

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK

Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan

Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK
Arrauna

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK

9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak

Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika