GOGORATZEN EZ ZEN ASTINDUA

Elezkano-Zabaleta bikoteak 3-22 menderatu zituzten Ezkurdia-Galarza. Azkeneko biak ezinean aritu ziren neurketak iraun zituen 45 mintuetan.

Elezkano-Zabaleta bikoteak sekukalo kolpea eman zieten atzo Uranzu pilotalekuan Ezkurdia-Galarza bikoteari. Duela hilabete eskas bikotekako txapela jantzi zuen aurrelariak, Joseba Ezkurdiak, ezin izan zuen ezer egin astindua ekiditeko. Bera eta bikotea, Ladis Galarza, guztiz gaindituta ikusi ziren atzeko zein aurreko koadroetan.

Elezkano eta Zabaleta bikoteari ezin zaie meriturik kendu. Etxarrenekoak, beste behin, demostratu zuen oso gogoko duela bikotekako txapelketa, begiz jota du. Eman zituen pilotakada guztiak gozatu zituen Etxarrenekoak, Ladis Galarza hasieratik amaiera arte mendean hartu zuen. Tantoak lortu zituen ere bai, hiru zehazki, eta bat, 1-10ekoa, klase handiarekin, dejadaz. Horrelako maila erakutsita, maila goreneko edozein aurrelariren prestakuntzak biderkatzen dira, eta Elezkanok ez zuen hutsik egin aurreko koadroetan. Zaratamoarrak mota guztietako tantoak gauzatu zituen, sei orotara. Aurrelariaren kasuan, datu aipagarriena, huts bakarra egin izana da. Joseba Ezkurdia momentu ezin hobean iristen zen lehiaketara, baina Elezkanok txikitu zuen. Ezinaren ondorioz, Ezkurdiak amorrazio ikaragarriarekin bukatu zuen neurketa.

Ezkurdia eta Galarza bikoteari dagokionez, zalantza gehiegi utzi zituzten. Erarik okerrenean hasi dute txapelketa 3-22ko porrotarekin eta ezinaren sentsazio kaxkarrarekin. Arbuizko aurrelariak ez zion gaizki ekin neurketari, baina tantoak aurrera egin ahala, Ladis Galarzaren akatsetaz kutsatu zen. Atzelariak zazpi pilota huts egin zituen neurketan zehar, ez zuen bere maila eman eta ezker paretarekin hika-mikan bukatu zuen neurketa.

DATUAK: 

Ezkurdia-Ladis Galarza: 3

Elezkano-Zabaleta: 22

Pilotakadak: 355. Iraupena: 45 minutos. Markagailua: 0-2, 1-2, 1-18, 3-18, 3-22. Sakeak: 0 Ezkurdia eta 2 Elezkano. Tantoak: 2 Ezkurdia, 0 Ladis Galarza, 6 Elezkano eta 3 Zabaleta. Huts egiteak: 4 Ezkurdia, 7 Ladis Galarza, 1 Elezkano eta 0 Zabaleta. 

AGURTZANE BERASTEGI ETA LOIOLA ZUAZU NAGUSITU DIRA EMAKUME PALA TXAPELKETAN

Emeki Emakume Elkarteak antolatutako IX. Emakume Pala Txapelketaren finala ospatu zen asteburuan Jostaldin

LESAKAKO 4 T´ERDIKO SAN FERMIN TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DUTE

Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen dute

Arkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika