02 Ira, 2022
Real Unioneko defentsaren ustez aurredenboraldian egindako lana agerian geratu da lehen neurketa ofizialen emaitzetan
Gorka Kijerak modu positiboan baloratu du Real Unionek aurtengo aurredenboraldian egindako lana. Futbolean, edozein taldeko kiroletan bezala, batera lan egitea garrantzitsua da. Hain zuzen ere hori izan da talde txuribeltzaren helburua denboraldiko prestaketetan. Kijeraren ustez lan honek fruituak eman ditu eta horren adierazle dira lehen bi neurketa ofizialetan lortutako emaitzak. Aurredenboraldiaz mintzatzeaz gain, Real Unioneko defentsak Ligako lehen jardunaldia eta RFEF Kopako neurketak baloratu ditu eta igande honetako Atletico Balearesen aurkako norgehiagokaren aurreikuspena ere eman du.
(Argazkia: RC Celta)
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...