Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
11 Mai, 2023
Klubak gazteen aldeko apustua egin nahi luzapen honekin
CD Bidasoak jakitera eman duenez, Gorka Nieto taldeko jokalariarekin akordio batera iritsi da eta honen ondorioz, Etxebarrikoak irundarrekin lanean segituko du 2026ra bitarte. Julen Aginagalde klubeko kirol zuzendariak adierazi du, luzapen hau garrantzitsua dela denentzat eta honekin, gazteen aldeko apustua egin nahi dutela.
Gorka Nietok 2019ko urriaren 16an egin zuen bere debuta Bidasoarekin, jubenil mailan zegoenean. Bada Huescaren kontra aritu zen egun hartan, eta taldearekin batera, aurkaria garaitzeko aukera eduki zuen (30-27). Orduz geroztik, Plenitude ASOBAL Ligako 70 partidu jokatu ditu bizkaitarrak lehen taldearekin eta guztira, 118 gol sartu ditu (78 aurtengo denboraldian).
Europako txapelketan berriz, 2019/2020ko denboraldian aritu zen lehen aldiz, VELUX EHF Champios League-m taldeak Sporting CPren kontra jokatu zuen neurketan. Lisboan aritu ziren orduan eta 30-30ko markagailuarekin berdindu zuten. Bere lehen gola txapelketa honetan Rabotniken kontrako partiduan iritsi zen, Bitolan, multzo fasea bukatzean. Europako txapelketan hiru denboraldiz aritu da Nieto eta hauetan guztietan 25 norgehiagoka jokatu eta 35 gol sartu ditu.
Jokalari gazteak, gainera, Espainiako selekzioarekin jokatua du. Promesas selekzioak bere debuta egin zuen eta jubenil mailako selekzioarekin jarraitu zuen bere ibilbidea, aurtengo udan bukatuko dena. Denbora guzti honetan bi domina lortu ditu Nietok selekzioarekin: bata 2021ean Kroazian Europako Jubenil Txapelketan lortutako brontzea, eta bertzea, 2022an Portugalen lortutako urrezko domina.
Bizkaitarra pozik azaldu da kontratu berritzearekin: “Oso pozik nago luzapenarekin. Azkenean, klubak sigan aukera ona ikusi du eta konfiantza eman dit jubeniletan nintzenetik. Eskertzekoa da hemen jarraitzeko aukera edukitzea, baita Artalekuko bultzada astebururo sentitzeko aukera ere”.
Julen Aginagalde Bidasoako kirol zuzendariak ere luzapen honen garrantzia azpimarratu nahi izan du: “Gure zuzendaritza sartu zenetik gazteen aldeko apustua egin nahi izan dugu eta lehenengo pausua hau dela uste dut”. Eurekin hasieratik lanean aritu direnei aukera luzatzea eta “beraiek baloratuak sentitzea” da klubaren helburu nagusia. Horregatik, “oso garrantzitsua” da kontratu berritze hau irundarrentzat.
Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan
CD Bidasoak eta Hondarribia...
Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan
Bidasoa Irungo...
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko
CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....