GRANOLLERSEK EZTA EZIN DU BIDASOAREKIN
Eskubaloia

GRANOLLERSEK EZTA EZIN DU BIDASOAREKIN

28-Bidasoa-Irun: Rangel; Cavero (3), Zabala, Serrano (4), De la Salud (4, 1 p.), Renaud (3), Rodrigo Salinas (3); Aldaba (1), Esteban Salinas (3), Barthe (2), Azkue (4), Tesoriere y Seri (1)

27-Frainkin Granollers: Almeida (Guardia); Marc García (1), Ferrer, Figueras (10, 1 p.), Martínez (3), Gassama (3), Antonio García (5, 2 p.); Valera, Dos Santos (1), Rakocija, Popovic, Franco, Blanchart y Márquez (4).

Atzoko partiduaren ostean, Bidasoa zazpigarrena da Asobal Ligako Sailkapen nagusian zazpi puntu eskuratuta. Bigarrenaren puntu berdinak ditu Jacobo Cuetararen taldeak eta ez du itxura kasualitatea denik.

Atzokoa norgehiagoka gogorra izan zen, benetan Bidasoa noraino heldu daitekeen zehaztu zezaken partiidua, eta seriotasun handiarekin 28-27 gailendu zen etxeko taldea.

0-3 hasi zen norgehiagoka, baina Bidasoaren entrenatzailearen hutsarte baten bidez, partidua berdindu zuten azkar. Aurreko norgehiagoke antzera, minutuak aurrea joan ahala Bidasoaren defentsa gogortzen joan zen. Barthe eta Tesoriere bikotea primeran defendatzen aritu ziren Granollersen lehen lerroa, baina Adriá Figueresen lau golek eta Bidasoatarren aldeko bost baloi galduk lehen 10 minututan Granollersek markagailuan aurretik egotea baimenddu zuten.

Borja Lancina eta Ivan Popovic, Bidasoaren jokalari ohiak, bueltan ziren Artalekun, baina ez batak eta ez besteak ez zuten partidarik onena burutu. Bajen ondorioz, Bidasoak bi pibotekin jolasteko beharra zuen eta sistemaren aldaketa eragozpen bihurtu ezean, Granollersen atea zulatzen jarraitzen zuten. Horrela, atsedenaldira 14-15eko markagailuarekin iritsi zen.

Atsedenaldiaren osteko hastapeneko minutuetan bazirudien Granollersek markagailua irauliko zuela, izan ere, Seriren bi minutuko zigorrak erraztasunak eman zizkion talde kataluinarrari golak eskuratzeko. 18-20ko abantaiarekin jarri ziren, baina etxeko taldearen husarte baten ostean, Bidasoak borgehiagokari buelta eman zion. Partidua berdindu zuen eta oso ongi jokatu zuen Granollers 6 jokalarirekin geratu zenean. 20.minutuan 26-23 ezarri zuen Bidasoak markagailuan eta Artalekuren laguntzaz defentsa gogortu zuten hare gehiago.

Azkeneko minutuetan Sergio De la Saludek 7 metroko jaurtiketa sartu eta bi minuturen faltan bi goleko errenta jarri zuen markagauluan (28-26). Ondoren, Andriá Martinezek gola eskuratu zuen Granollersentzat eta hurrengo erasoan Renaudk baloia galdu zuen. Azkeneko erasoa kanpoko taldearentzat izan zen, baina Gassamak fly-a zutoinera bidali zuen eta Bidasoak garaipena lortu zuen gol baten errentarengatik.

Bide onetik doa sasoi honetan Jacobo Cuetararen taldea, izan ere, lehen bost norgehiagokak talde gogorren aurka izan dira eta emaitzak bikainak lortu dituzte. Hurrengo jardunaldian Galiziara bidaiatuko du Bidasoak Frigorificos Cangas de Morrazoren aurka lehiatzera. Beti da zaila Morrazoko kantxa, larunbatean ikusiko dugu zertarako gai diren irundarrak.  

Garaipenaren irudiak TxingudiOnlinen laburpenean ikusteko aukera duzu.

BIDASOAK ATE IREKIKO SAIOA ANTOLATU DU EMAKUME INFANTILENTZAT
Eskubaloia

BIDASOAK ATE IREKIKO SAIOA ANTOLATU DU EMAKUME INFANTILENTZAT

Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun

CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...

JACOBO CUETARA: “NEURKETA BEREZIA IZANEN DA, BAINA TXAPELDUNORDETZA LORTU BEHAR DUGU DENAREN GAINETIK”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “NEURKETA BEREZIA IZANEN DA, BAINA TXAPELDUNORDETZA LORTU BEHAR DUGU DENAREN GAINETIK”

Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...

CIUDAD REAL IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO FINAL LAURDENETAN
Eskubaloia

CIUDAD REAL IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO FINAL LAURDENETAN

Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan

Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...

BIDASOA IRUNEK EUROPAKO IBILBIDEARI BERREKINEN DIO HELDU DEN DENBORALDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNEK EUROPAKO IBILBIDEARI BERREKINEN DIO HELDU DEN DENBORALDIAN

Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen

Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...

EÑAUT URUÑUELA DA CD BIDASOAREN EMAKUMEEN ARLOAREN KOORDINATZAILE BERRIA
Eskubaloia

EÑAUT URUÑUELA DA CD BIDASOAREN EMAKUMEEN ARLOAREN KOORDINATZAILE BERRIA

Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak

C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...

BIDASOAK EZIN IZAN ZUEN BADA HUESCA GARAITU
Eskubaloia

BIDASOAK EZIN IZAN ZUEN BADA HUESCA GARAITU

Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen

Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika