Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
10 Ots, 2022
Bidasoak eta Grupo CEI-k akordio bat sinatu berri dute eta, hemendik aurrera, Irungo enpresa klubaren babeslea izango da
Bidasoak jakinarazi duenez, Irungo kluba eta Grupo CEI harremanetan egon dira eta azkenean, akordio batera iritsi dira enpresa Bidasoako lehen taldeko babesle bihurtzeko. Grupo CEI-k Donostia, Irunen eta Lasarte-Orian ditu egoitzak eta bere helburu nagusia inguruko erakundeak hobetzea da, taldea osatzen duten Gipuzkoako beste enpresa batzuekin batera.
Grupo CEI 1988. urtean sortu zen eta 30 urte baino gehiago daramatza enpresentzako prestakuntza-zerbitzuak, aholkularitza, diru-laguntzen kudeaketa eta laneko arriskuen prebentzio eskaintzen. Gainera, kirolen munduan ere badu esperientzia, izan ere zenbait ekitaldi, lehiaketa eta klubeko kolaboratzailea izan da aurretik, hala nola, Behobia-San Sebastian lasterketa, Donostiako Maratoian, Donosti Cup-ean eta Real Sociedad de Futbolen.
Juantxo Revilla da Irungo enpresako zuzendaria eta bere hitzetan, Bidasoarekin sinatutako akordio hau “oso garrantzitsua da guretzat, Gipuzkoako kirol-erakundeekin lankidetzan aritzeko egin dugun apustu irmoagatik, eta baita Irunen eta Bidasoa eskualdeko pertsona eta enpresengandik hurbil egin dugun ibilbideagatik ere”.
Gurutz Aginagaldek, Bidasoako presidenteak, hitzarmen honen garrantzia ere azpimarratu nahi izan du: “Garrantzitsua da Grupo CEI bezalako enpresa batek C.D. Bidasoako proiektuaren alde egitea, besteak beste, Gipuzkoako enpresa-sarean trebatzen esperientzia duelako. Horrek balio handiagoa du kontuan hartzen badugu euren ibilbidea eta Gipuzkoako kirola bultzatu eta sustatzearen alde egiten duten apustu irmoa”
Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...