Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
02 Ots, 2021 Kiroletik, Irratsaioa, Kirolak, Irun, Antxeta Irratia, C.D. Bidasoa, Jacobo Cuetara, Ademar de Leon, Sacyr Liga Asobal
Arerio gogorrarekin estreinatuko du Bidasoak Sacyr Asobal Ligako bigarren itzulia, etxetik kanpo Leongo Ademarren aurka arituko da.
Hemen da. Egiptoko mundialaren ostean, Sacyr Asobal Liga bueltan da eta nola gainera, bigarren itzuliko lehen neurketan Leongo Ademar eta Bidasoa nor baino nor gehiago arituko dira. Sailkapeneko bigarrena eta laugarrena izango dira aurrez aurre. Bidasoak sailkapeneko bigarren postua sendotu nahiko du; Leongo Ademarrek, ostera, irundarrak puntuetan berdindu eta sailkapenean gora egiteko nahia izango dute.
Biek ala biek denboraldi-aurrean baja ugari izan dituzte; hain zuzen ere, Leongo Ademarreko 8 jokalari Egiptoko Mundialean beren selekzioekin aritu dira (mundiala jokatu duten jokalari gehien dituen taldea da Leongo Ademar). Bidasoari dagokionez, larunbatean Nicolas Bonnano eta Rodrigo Salinas lanera itzuli ziren; baita Matheus da Silva ere, baina honek aste batzuk, behintzat, itxaron beharko du taldearekin lanean aritzeko.
Jacobo Cuetarak denboraldi-aurrearen balorazio ona egin du: “maila ona erakutsi dugu prestatu genituen hiru lagunartekoetan. Jokalariak berreskuratzen joan garen heinean, gure maila handitu egin da eta harrobiko jokalariek erakutsi duten konpromisoa izugarria izan da”. Toulousen aurkako neurketan Bidasoak “maila bikaina” erakutsi zuela adierazi du Cuetarak eta ziur da “Bidasoa biharko neurketarako oso prestatuta dagoela”. Entrenatzaile asturiarrarak Julen Aginagalde, Dan Racotea eta Xoan Ledoren izenak goraipatu nahi izan ditu; izan ere, “hirurek maila altua erakutsi dute denboraldi-aurrean, zegokien aurrerapausua eman dute eta bakoitza bere arloan bikain aritu da”.
Bada, Jacobo Cuetararen esanetan “taldea sasoian” iritsiko da Leongo Ademarren aurka lehiatzera. Lehen itzulian, gaztela leongo taldearen bizkortasuna min handia egin zion talde irundarrari eta lehen zatia bederatzi goleko aldearekin bukatu zuten. “Jakitun gara Leongo Ademarren kontraerasoak oso bortitzak direla eta horiek gelditzen saiatu behar gara”, ohartarazi du Cuetarak. Hala ere, neurketa irabazteko gakoa Bidasoaren jokoan jarri du; bere esanetan, “guk gure joko filosofia mantendu eta trantsizioko defentsa ondo gauzatzen badugu, neurketa irabazteko aukerak areagotuko ditugu”. Oso argi du biharkoa neurketa "lehiatua" eta "zirraragarria" izango dela; izan ere, "azken urtetan bi urtetako neurketak oso berdinduak izan dira".
Leongo Ademarrek selekzioei hainbeste jokalari uzteak galerak al dituen galdetuta, entrenatzaile asturiarrak bi aldeko irakurketa egin du. “Batetik, hainbeste neurketa jokatzetik datozenez desgaste eta taldearen jokoarekiko deskordinazioa izan dezakete, baina bestetik, ezin dugu ahaztu Mundialean aritu direla eta eskubaloiko maila goreneko neurketak jokatu dituztela. Nekatuta bai, baina sasoian ere irits daitezke”. Espekulazioetatik haratago, biharko egunean, Bidasoa eta Leongo Ademarreko jokalariek erakutsiko dute zein mailatan iristen diren ligako itzulerara.
Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan
CD Bidasoak eta Hondarribia...
Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan
Bidasoa Irungo...
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko
CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....