GURE TXOKOA IGOERA FASEA JOKATZETIK HURBIL
Futbola

GURE TXOKOA IGOERA FASEA JOKATZETIK HURBIL

Urteko lehen jardunaldian Beti Ona garaitu zuen eta orain eskura du, denboraldiko bigarren zatian, igoera fasea jokatzeko txartela

Gipuzkoako Ligako Erregional mailako taldeak martxan jarri dira dagoeneko urte berriarekin batera. Urtarrilaren 7an jokatu zuten lehen jardunaldia eta Gure Txokoari dagokionez, Beti Ona garaitzeko gai izan zen, 0-2ko markagailuarekin. Atsedenaldira hutsean ailegatu baziren ere, bigarren zatian lortu zuten bi golak sartzea. Mikel Irazokik sartutako lehenak lasaitasuna eman zion taldeari eta Apexak egindako bigarrenak, bermea. Hiru puntu gehiago batuta, orain lehen fasea bukatzeko azken partidua gelditzen zaie jokatzeko, hain zuzen ere, heldu den asteburuan, Matzadan San Marcialen kontra jokatuko dutena. Beratarrek irabaziz gero, zuzenean sailkatuko lirateke igoera fasea jokatzeko. Garaipenik lortu ezean, Gure Txokoak Landetxa aurkari zuzenaren emaitza berbera lortu beharko luke txartela eskuratzeko. 

Ganix Zubieta Gure Txokoako entrenatzailea:


REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika