07 Aza, 2023
Beti Gazteko emakumeek ere garaipena eskuratu zuten Hernanin, klub bereko gizonezkoek eta Baztanek galdu egin zuten eta Doneztebek puntuak banatu zituen
Gipuzkoako Ligako Erregional mailako Gure Txokoak sailkapeneko bigarren postuan bukatu du denboraldiko lehen fasea. Azken jardunaldian San Marcial 1-2ko markagailuarekin garaituta, Landetxa liderretik puntu bakarrera kokatu dira, eta aurtengo helburuari ongi lotzen ari direla dio Ganix Zubieta entrenatzaileak.
Horrez gain, Lesakako Ohorezko Erregional mailako emakumeek ere markagailu berarekin irabaztea lortu zuten Zubipen, Hernani B taldearen kontra. Idoia Garde jokalariak, lesio batetik berreskuratu berri denak, gol bat sartu zuen jardunaldiari bertze nota positibo bat jarriz. Ainara Otxoteko bigarren entrenatzaileak Hernanin bildutako hiru puntuak heldu diren jardunaldietarako inportanteak izanen direla onartu du.
Maila bereko Beti Gazteko gizonezkoek berriz, ez zuten zorte bera izan. Azpeitian aritu ziren asteburuan, bertako Lagun Onak B taldearen kontra eta 1-0eko markagailuarekin bueltatu ziren etxera. Aurkari zuzenak ziren azpeitiarrak eta puntuak eurentzat izatea gogorra izan zen lesakarrentzat. Hala ere, lanean segituko dutela argi du Javier Escagües prestatzaileak.
Nafarroako Ligako taldeek ere ez dute garaipenik erdietsi asteburu honetan. Lehen maila autonomikoko Baktanek 3-2 galdu zuen Ondalan taldearen kontra. Iban Romo entrenatzaileak azaldu duenez, bazekiten aurkari gogorra izanen zela eta horrela suertatu zen. Burumakur hasi dute astea, baina denboraldia luzea denez, garaipenak etorriko direnaren itxaropena dute.
Azkenik, Prefente mailako Doneztebek hutsera berdindu zuen etxean, Burlades taldearen kontra. Partidurik galdu gabe ailegatu zen aurkaria Iñaki Indart zelaira eta, espero bezala, neurketa borrokatua izan zen. Joel Gil bigarren entrenatzaileak penaz ikusi zuen azken emaitza, izan ere, gol bat baliogabetu zieten eta doneztebarrak ez zeuden guztiz ados erabaki horrekin. Hala ere, liderrari puntu bat kentzea baliagarria izan daiteke aitzinera begira.
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...
Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte
Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...
Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak
Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...
Real Unionek bi jokalariei eskerrak eman dizkie denboraldi hauetan erakutsi duten profesionaltasunagatik
Real Unionek jakinarazi duenez, Antonio...
Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...