GURE TXOKOAK ETA DONEZTEBEK GARAIPEN BANA ESKURATU ZUTEN ASTEBURUAN
Futbola

GURE TXOKOAK ETA DONEZTEBEK GARAIPEN BANA ESKURATU ZUTEN ASTEBURUAN

Beti Gazteko bi taldeek porrota jaso zuten, eta Baztanek bina berdindu zuen Giltxaurdin

Urteko azken jardunaldiak jokatuko dituzte asteburuan Baztan-Bidasoaldeko futbol talde nagusietako batzuk, tartean Gure Txokoak, Doneztebek eta Baztanek. Gipuzkoako Ligan ari direnen artean, Berako Gure Txokoak soilik irabazi zuen, 1-3ko markagailuarekin Landetxaren kontra. Nafarroako Ligan aldiz, Doneztebe izan zen partiduko hiru puntuak eraman zituena, Iruntxikiri 0-3 irabazita.

Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako emakumeek 1-2 galdu zuten Touringen kontra pasa den asteburuan. Ainara Otxoteko bigarren entrenatzaileak kontatu duenez, lesakarrek lehen minutuetan 1-0ekoa jarri zuten, Maialenen golaren bitartez. Hala ere, erritmoa jeitsi zuten azken zatian eta aurkariak, presioa eginda, markagailua iraultzea lortu zuen.

Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako gizonezkoek ere 3-2 galdu zuten Mutrikuren kontra. Atsedenaldira aitzinetik joan ziren lesakarrak, 1-2koarekin, baina bigarren zatian akats batzuk egin ondotik, aurkariak berdindu eta bere alde jarri zuen emaitza neurketaren bukaerarako. Javier Escagües entrenatzaileak akats horiek partidua erabakita utzi zutela kontatu du, nahiz eta azken minutuetan ere baloiaren jabetza Beti Gaztekoena izan.

Erregional mailako Gure Txokoak berriz, arrakastarekin bukatu zuen urtea. Landetxari 1-3 irabazi zion eta berriz ere garaipenaren bidean sartu dira beratarrak. Ganix Zubieta entrenatzaileak onartu duenez, igoera fasea hasteko bi jardunaldi bakarrik gelditzen den momentu honetan, gero eta hurbilago ikusten dute euren burua mailaz igotzeko aukera jokatzen.

Nafarroako Ligan, Lehen maila autonomikoko Baztanek bina berdindu zuen pasa den larunbatean etxean, Iruñaren kontra. Iban Romo entrenatzaileak erran duenez, ez zuten joko ona zelairatu baztandarrek eta galtzen ari ziren. Hala ere, azken momentuan, partidua berdintzea lortu zuten, eta pozgarria izan zen beraientzat puntuak banatzea. Hala ere, Gabonetako oporretan, atsedena hartzeaz gain, gaizki egindakoak zuzentzeko aukera aprobetxatuko dute.

Azkenik, Preferente mailako Doneztebek 0-3ko markagailuarekin garaitu zuen igande arratsaldean Iruntxiki. Beriainen jokatu zuten urteko azken jardunaldia eta Joel Gil bigarren entrenatzaileak azaldu duenez, nahi zuten bezala bukatu zuten urtea. Nagusi izan ziren aurkariaren zelaian eta hiru puntuak ekarri zituzten bueltan etxera. Merezitako atsedena hartuko dute orain doneztebarrek ere, baina entrenatzen segituko dute martxa on hori ez galtzeko. 

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika