GURE TXOKOAK PARTIDURIK GALDU GABE SEGITZEN DU DENBORALDI HASIERA HONETAN
Futbola

GURE TXOKOAK PARTIDURIK GALDU GABE SEGITZEN DU DENBORALDI HASIERA HONETAN

Doneztebek ere arrakastarekin bukatu zuen asteburuko jardunaldia, eta Beti Gazteko emakume eta gizonezkoek eta Baztanek galdu egin zuten

Urriaren 28ko eta 29ko asteburuko jardunaldietan Gure Txokoak eta Doneztebek soilik izan dute arrakasta. Beratarrek, Gipuzkoako Ligako gizonezkoen Erregional mailan, partidurik galdu gabe segitzen du eta sailkapeneko bigarren postuan kokatu da, Landetxa liderretik puntu bakarrera. Hain zuzen ere, azken jardunaldian Beti Onari 3-1 irabazi ondotik, Ganix Zubietaren mutilek igoera postuak lortzeko bere aurkari zuzena den taldea bisitatuko dute heldu den asteburuan.

Doneztebek, bere aldetik, azken porrotaren zapore txarra uxatu zuen asteburuan eta bertze hiru puntu batu zituen Oibarren, bertako Aibares taldeari 1-3 irabazita. Joel Gil bigarren entrenatzaileak taldea ongi dagoela azaldu du eta berriz ere indarrez ikusten duela heldu den larunbatean, azaroaren 4an, Nafarroako Ligako Preferente mailako euren multzoko liderra den Burlades “B” etxean jasotzeko.

Lesakarrek eta baztandarrek aldiz, ez zuten zorte bera izan. Beti Gazteko Gipuzkoako Ligako Ohorezko Erregional mailako emakumeek 1-3 galdu zuten Mastegin Tolosa “B” taldearen kontra. Hala ere, Ainara Otxoteko bigarren entrenatzaileak jakinarazi duenez, etxekoek itxura ona eman zuten zelaian eta baloiaren jabetza ere eduki zuten minutu gehienetan. Puntuak batu ez bazituzten ere, lan on hori heldu diren jardunaldietan baliagarria izanen dela sinesten du taldeak. Maila eta klub bereko gizonezkoek ere, 3-0 galdu zuten Elgoibarren, bertako taldearen kontra. Lesioez betetako partidua izan zen lesakarrentzat eta horrek emaitzan eragina izan zuen. “Ahazteko” neurketa izan zela aipatu du Javier Escagües entrenatzaileak eta hain zuzen ere, hori da egin beharko dutena, biharko (azaroaren 1a) jardunaldi berriari aitzin egiteko. Izan ere, Mastegin jasoko dute, 17:00etan, Amaikak Bat taldea.

Azkenik, Nafarroako Ligako Lehen maila autonomikoko Baztanek ere porrota jaso zuen etxean, Rotxapearen kontra 2-3 galduta. Iban Romo entrenatzaileak aurkari gogorra izan zela azpimarratu du eta bere taldeak ez zuela beharrezko indarra eduki hiru puntuak bereganatzeko. Hala ere, astean zehar lanean segitzeko gogoz daude, baita akatsak zuzentzeko, hauek ere euren ligako liderrari aurre egin beharko baitiote heldu den jardunaldian. 


REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika