GUTXIRAKO ZAPOREA UZTEN DUEN PUNTUA
Futbola

GUTXIRAKO ZAPOREA UZTEN DUEN PUNTUA

Asteburuan zehar Amorebietak eta Bilbao Athleticek eskuratutako garaipenek Real Unionek garaipena lortzera behartzen zuten sailkapeneko lehen postuan jarrai zezan. Ezin izan du garaipena lortu eta puntu batekin konformatu behar izan du talde irundarra; beraz, jardunaldia 33 punturekin hirugarren sailkatu bezala bukatu du Real Unionek. Gobelako futbol zelaia porrota zer den jakin gabe jarraituko du.

Lehen zati korapitsua

Sendo irten da zelaira Getxoko Arenas. Zelaiaren hiru laurdenean presio gogorra ezarri dio Real Unioni eta honen talde-jokoa bikain oztopatu dute. Zelai erdian akats ugari egin ditu Aitor Zulaikaren taldeak eta horietatik Arenasen abaguneak heldu dira. Lehen aukera Leandrok izan du, baina Irazustabarrenak erantzun bikaina eman dio urruneko jaurtiketari. Leandro berak buruz bigarren aukera izan du, Ekaitzek eskuin hegaletik egindako erdiraketa arriskutsua errematatu du, baina Real Unionen atetik kanpo joan da. Aurretik, Ivan Perezek irundarrak aurreratzeko aukera izan du. Riverok erdiratutako falta errematatzea lortu du, baina doi-doi Assimba atezainaren eskuetara joan da baloia.

Minutuak aurrera egin ahala, Real Union hobe jokatzen hasi da. Zelai erdiko jokalariek baloia mugitzen hasi dute eta neurketa Arenasen zelaian jokatzera pasa da. 28.minutuan, talde-lan on baten ostean, Gexan Elosegik eskuin hegaletik egindako erdiraketa gaiztotu egin da eta gutxigatik baloia ez da sarera joan. Assambik eta Jon Vegak ozta-ozta ez dute gola bere atean egin. Lehen zatian, bi taldeetako inor ez da kapaza izan markagailua estreinatzeko eta 0-0ekoarekin aldageletara joan dira jokalariak.

Bigarren zatian berdinketa nagusi 

Bigarren zatian, Real Union erasora irten da eta lehen minutuetan gola egiteko bi aukera eder izan ditu. Lehenik, Gorka Kijerak ezker hegaletik sekulako erdiraketa egin du, Galanek ezkerrez egin du errematea, baina Assimbak geldiketa berri bat gauzatu du. Kornerrera bidali du baloia, Riverok atera du eta Gexan Elosegiren burukada, berriz, Arenasen atezainak gol izatetik ekidin du.

Bazirudien Real Unionek bigarren zatian Getxoko Arenas estutuko zuela, baina ez da horrela izan. Arenas egonkortu da jokoan eta baloiaren agintea izatera pasa da. Hala ere, bizkaitarrek ez dute Jon Irazustabarrena larritasunetan jarri. Bi taldeak aldaketak egin dituzte neurketaren norabidea aldatu nahian, baina partiduak bere horretan jarraitu du.

Aukera bakarra izan du norgehiagokak epaileak amaiera adierazi baino lehen. Real Unionek gertu izan du garaipenaren gola, baina zutoinak Aitor Zulaikarenek hiru puntuak eskuratzetik aldendu ditu. Arenas gehien nagusitzen ari zen minutuetan, 70.minutuan zelairatu den Mario Capeletek sekulako jokaladia egin du eskuin hegaletik, honen erdiraketa Fran Riverak buruz errematatu du eta, aipatu bezala, baloia zutoinean jo du. Aukera gehiagorik gabe, neurketa hasi den markagailu berarekin amaitu da, 0-0ekoarekin. 

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika