HAIMAR ETXEBERRIA HIRUGARREN AIARAKO ZIRKUITUAN

Xabier Berasategi (Laboral Kutxa) nagusitu zen sprintean erabaki zen lasterketan

Atzo, abuztuak 15, Lehendakari Txapelketaren baitan, Aiarako Zirkuitua ospatu zen Amurrion. Euskal Bailarak Challenge-ko lehen jardunaldia izan zen eta Haimar Etxeberria (Caja Rural) irundarra hirugarren sailkatu zen, Laboral Kutxako Xabier Berasategi eta Gomurreko Rodrigo Alvarezen atzetik.

Egun osoan zehar ez zen protagonista argirik izan lasterketan. 130 kilometroetan hainbat txirrindulariak jo zuten erasoa, baina inorrek ez zuen lortu 20 segundu baino gehiagoko tartea irekitzea. Azken kilometroetan ordea, Lezamako malda gogorrean hain zuzen ere, tropela hautsi eta bederatzi txirrindularik egin zuten aitzinera. Lezamatik behera gainera, tropelarekin aldea ireki eta helmugara iritsi zen taldea, sprint batean jokatuz eguneko irabazlea. Xabier Berasategi (Laboral Kutxa) nagusitu zen bertan, Rodrigo Alvarez (Gomur) izan zen bigarren eta Haimar Etxeberria (Caja Rural) igo zen podiumeko azken eskailerara.

Txirrindulari irundarra pozik azaldu zen egindako lanarekin. Hala ere, lasterketako lehen zatian sufritu egin zuela ere onartu zuen: “Oso lasterketa azkarra izan da. Lehenengo zatian ez naiz eroso sentitu eta atzean gelditu naiz. Tropela elkarrekin joan da eta zortea izan dut. Gainera, taldeak gero lan ona egin du eta ni ere hobeto sentitu naiz. Azkenean, sprintean, hirugarren postua lortu dut”.

Gaur, Euskal Bailarak Challenge-ko bigarren jardunaldia jokatuko da Aretxabaletan. Etxeberria liderraren denbora berarekin abiatuko da irteeran, Mulu Knife Hailemichael bere taldearekin batera. “Gaurko lasterketa gogorragoa izango da. Ea taldeak zer proposatzen duen. Seguro nago dena emango dugula”, aurreratu du txirrindulari irundarrak.

Hemen dituzue txirrindulariak.com atariak argitaratutako lasterketaren laburpena eta Haimar Etxeberriaren adierazpenak.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika