HAIMAR ETXEBERRIA SAN GREGORIO SARIAN GARAILE

Azken kilometroan erasora jo zuen txirrindulari irundarrak eta bakarrik ailegatu zen Berriatuako helmugara

San Gregorio Saria ospatu zen asteburuan Berriatuan, Euskaldun Trofeoaren laugarren hitzordua zena. Haimar Etxeberria (Finisher) txirrindulari irundarrak jo zuen erasora azken kilometroan eta helmugako marran besoak altxatzeko gai izan zen, denboraldiko lehen garaipena ere erdietsiz.

Haimar Etxeberria ez zen eguneko ihesaldian sartu, baina bai bere taldekide den Nil Gimeno. Minutu bateko errenta ere hartu zuten lasterketaren buruan zeuden txirrindulariak, eta Finisher taldeak Gimenoren hanketan zuen jarri eguneko helburua. Horretarako, taldekide guztiak, Etxeberria barne, lanean aritu ziren errenta hori mantentzeko ahaleginetan. Hala ere, ez zen posible izan eta tropel nagusiak lehen taldea irentsi zuen azken mendatea baino lehen. Orduan ailegatu zen irundarraren txanda. Erasoa jo eta gibelean inor ez zuela ikusirik, maldan behera bakarrik egin zuen azken kilometroa eta horrela, garaipena sprintean jokatu gabe, irabazi zuen Etxeberriak Berriatuan.

Hemen duzue Txirrindulariak webgunean egindako lasterketaren laburpen bideoa, baita Haimar Etxeberriari sartutako adierazpenak ere:


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika