HAIMAR ETXEBERRIAK UDABERRIKO SARIAN GARAIPENA ESKURATU DU

Asteburuan Eibarren jokatu zen junior txapelketako Udaberri Sarian, Beran sortutako eta Irunen hazitako txirrindulariak azken kilometroan ihes egin zuen eta sprintean garaipena bereganatu zuen.

Buruntzazpi TX. Eskolako txirrindulariak bere taldeko Beñat Carbayedaren eta Ulmako taldeko txirrindularia den Danel Casaisen aurretik bukatu zuen Eibarren jokatu zen Udaberriko Saria. Etxeberriak proba ordu 1 eta 53 minutuetan bukatu eta lasterketan zehar 41,42km/h bataz besteko abiadura mantendu zuen.

Udaberriko Sariak Eibarren hasi eta 78 kilometro igaro ostean, herri berdinean bukatu zen. Amaierako zatira arte ibilbide laua eta erraza izan zuten txirrindulariek, baina azken kilometroetan, Eibarko kale malkartsuek pelotoia hautsi zuten. Aurretik, hirugarren mailako San Miguel mendatea igo zuten txirrindulariek, 246 metroko garaiera, 5,4km-ko luzera eta %6-ko pendetza dituena. Proba oso exijentea izan zen, eta amaieran Beñat Etxeberria izan zen azkarrena. Mendiko sailkapena Etxeberriaren taldekide den Carbayedak bereganatu zuen, Etxeberria eta Enekoitz Azparrenen aurretik.

Azken kilometroetan hanka bizkorrak eta freskoak izaten dituen txirrundularia da Etxeberria eta Udaberri Sarian konfirmatu besterik ez zuen egin.

 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika