34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
22 Aza, 2015
ACADEMIA OCTAVIO: García, Batán (1), Bernárdez (2), Conde, Fernández (1), Figueirido (1), Gayoso (2), Hermida (3), Iglesias (2), León, Méndez (1), Piñeiro (1), Quintas (1), Veiga.
BIDASOA: Zubiria, Azkue (5), Beltza, Bezbradica, Cavero (4), Crowley (2), Davidovic, Dejanovic, Martínez (5), Mouriño (1), Muiña (4), Kauldi (4), Portero, Vázquez (3), Villar (1).
MARKAGAILUA: 0-3, 0-6, 2-9, 4-11, 6-12, 9-13 (atsedenaldia); 10-17, 12-19, 12-23, 12-26, 13-29, 15-31.
Bidasoa-Irunek ez du alferrik bidaiatu. Lan txukuna egin du Vigoko As Travesas kiroldegian, eta beste bi puntu ekarri ditu bueltan. Helburua argi zutela, kontzentratuta irten dira irundarrak kantxara. Defentsako lana izan da garaipenaren oinarri. Hamaikagarren minutuan sartu du Octaviok lehen gola (1-6). Lehen ordu laurdenean, irundarren nagusitasuna erabatekoa izan da. Azken txanpan, aldiz, erritmoa lasaitu dute, eta Octaviok markagailuan hurbiltzeko baliatu du aukera (9-13). Itxaropena berreskuratuta joan dira etxekoak aldagelara. Baina laster konturatu dira ameskeria zela garaipenean pentsatzea.
Bigarren zatian defentsa estutu du berriro Bidasoak, eta etengabe handitu du abantaila. Hogeita bi minututan, hiru gol besterik ez ditu sartu Academia Octaviok (12-27). Fernando Boleak jokalariak aldatzeko eta esfortzua neurtzeko baliatu du bigarren zatian. Hala ere, aurkaria txikitu du Bidasoak. Agerian gelditu da taldeen arteko desoreka. Irundarra talde indartsua da, eta estutzen duenean, mailako edozein talde jipotzeko gai da. Dena den, sailkapenaren buruko arerioek ere ez dute hutsik egiten. Beraz, Bidasoak ezin du lasaikeriarik onartu.
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...